João Ubaldo Ribeiro
Itxura
João Ubaldo Ribeiro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | João Ubaldo Osório Pimentel Ribeiro |
Jaiotza | Itaparica, 1941eko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Rio de Janeiro, 2014ko uztailaren 18a (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidade Federal da Bahia |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia |
Genero artistikoa | Haur eta gazte literatura |
João Ubaldo (Osório Pimentel) Ribeiro (Itaparica, Bahia Estatua, 1941eko urtarrilaren 23a – Rio de Janeiro, 2014ko uztailaren 18a) idazle, kazetari, gidoilari eta irakasle brasildarra izan zen. Camões saria irabazi zuen 2008an, portugesezko literatura-saririk garrantzitsuena, Brasilgo zortzigarren idazlea izan zelarik saria jasotzen.
Bere eleberri famatuenak Sargento Getúlio, O Sorriso do Lagarto eta A Casa dos Budas Ditosos dira.
A casa dos Budas ditosos arrakasta handia lortu ondoren antzerkira egokitu da, eta zinemarako jauzia ere eman du. Euskarara itzuli du Karlos Zabalak Buda zoriontsuen etxea izenburuarekin.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ezkerra, Estibaliz. ««Gizarte patriarkal batean emakumeak nola senti daitezkeen asmatzea ez da hain zaila»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).