Juan Antonio Cebrián

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan Antonio Cebrián
Cebrian.jpg
Bizitza
Jaiotza Albacete1965eko azaroaren 30a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2007ko urriaren 20a (41 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea kazetaria

Juan Antonio Cebrián Zuñiga (Albazete, 1965eko azaroaren 30a - Madril, 2007ko urriaren 20a) kazetari, idazle eta irrati esatari espainiarra izan zen. Bere literatur lan eta eginiriko irratsaioak, bereziki Turno de Noche eta La Rosa de los Vientos, bere ezagutarazpen eta arrakastaren iturri nagusi izan ziren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere bere "La red", "Azul y verde" eta "Turno de Noche" bezalako irratsaioengatik aski ezaguna zen. Bere 1997-2007 azken denboraldian Onda Cero espainiar irratian La rosa de los vientos deituriko irratsaioa zuzendu eta aurkeztu zuen. Komunikazio eta Errealizazioko bi masterren jabe zen. La Rosa de los Vientos aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen eta Arqueología, Muy Interesante, Enigmas del hombre y del universo eta Más Allá de la Ciencia argitalpenetan esku hartu zuen. El Mundo egunkariaren igandetako gehigarrian eta Historia de Iberia Vieja aldizkarian parte hartu zuen. Gainera Nowtilus argitaletxearen "Breve historia" literatur bildumaren zuzendari izan zen.

2007ko Urriaren 20ko larunbat arratsaldean 41 urteko adina zuen Juan Antonio Cebrián bapateko bihotzeko batez zendu zen. Handik ordu gutxitara bere La Rosa de los Vientos irratsaioa hasi beharko zuen orduan Onda Cerok bere heriotzaren adierazpena eman zuen. [1][2]

2008ko Urtarrilean Gaztela la Mantxako kultur merezimenduaren Urrezko Dominarako hautagaitzarako proposatua izan zen.[3]

2008ko Abenduaren 23an Albazeteko udalak bilkura orokorrean Juan A. Cebriáni kale berri baten izena eskaintzeko erabakia hartu zuen. Kale hau hiriaren alde zaharrean kokatzen da, Corte Inglésaren alboan.[4]

Literatur lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzako azken urteetan Juan Antonio Cebriánek liburu ugari idatzi zituen, hauetako batzuk salmenta arrakasta itzela izan zuten espainia mailan [5][6] zenbait beragitalpen argitaratuaz. Bere lan nagusiak honako hauek dira:

  • Pasajes de la Historia. Ediciones Corona Borealis, 2001. ISBN 84-95645-03-3
  • La aventura de los godos. La Esfera de los Libros, 2002. ISBN 84-9734-027-2
  • La cruzada del sur. La Esfera de los Libros, 2003. ISBN 84-9734-094-9
  • Pasajes de la Historia II - Tiempo de héroes. Ediciones Corona Borealis, 2003. ISBN 84-95645-17-3
  • Pasajes del Terror - Psicokillers, asesinos sin alma. Ediciones Nowtilus, 2003. ISBN 84-9763-019-X
  • La aventura de los romanos en Hispania. La Esfera de los Libros, 2004. ISBN 84-9734-170-8
  • Mis favoritos. La Esfera de los Libros, 2005. ISBN 84-9734-284-4
  • Enemigos íntimos de la historia. La Esfera de los Libros, 2005. ISBN 84-9734-295-X
  • La aventura de los conquistadores. La Esfera de los Libros, 2005. ISBN 84-9734-484-7
  • Enigma - De las Pirámides de Egipto al asesinato de Kennedy. Temas de Hoy, 2005. ISBN 84-8460-451-9
  • El mariscal de las tinieblas - La verdadera historia de Barba Azul. Temas de Hoy, 2005. ISBN 84-8460-497-7
  • Los Borgia - Historia de una ambición. Temas de Hoy, 2006. ISBN 84-8460-596-5
  • El misterio de Tutankamón - Y otros personajes favoritos de la historia. La Esfera de los Libros, 2007. ISBN 84-9734-622-X
  • Pasajes de la Historia - De la batalla de las Termópilas al Barón Rojo (La Rosa de los Vientos hamargarren urteurrena). Temas de Hoy, 2007. ISBN 84-8460-648-1

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionalean zehar Juan Antonio Cebrián hainbat sariz ohoretua izan zen:

  • Esatari onena, Berriemale Diplomatikoen Elkarteak emana (1994).
  • Programa onena, Turno de noche irratsaioagatik, Ciudad Rodrigon Toroko Inauteriak emana (1995).
  • Irratsaio onena, Turno de noche irratsaioagatik, Águeda astekariak emana (1996).
  • Urrezko molkoa, nekazal kooperatiben konfederazioak emana (1998).
  • Zabalkunde onena, WWF/Adenako Naturaren Babeserako Nazioarteko Fondoak emana (1998).
  • Urrezko entseina, Quintanar del Reyko udalak emana (Cuenca) (2002).
  • Hondarrezko ordularia, "misterio, enigma edo Historiako irratsaio onenari" emana (2007).[7]

Halaber, bere hitzetan, gehien harrotzen zuen lorpenetako bat bere irakurle eta entzuleek urtez-urte gordetzen zioten leialtasuna izan zen.

Cebrián izeneko basoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Antonio Cebriánen omenezko hilarria. Bertan sarritan errepikatzea gustatzen zitzaion agurra (Indar eta Ohore) esaldiaren amaieran idatzita dago: "Juan Antonio Cebriánen basoa. Bere ahotsa gure bihotzean eta gure bihotza zuhaitz hauetan. -Indar eta Ohore-

Zendutako aurkelearen ohorezko baso bat sortu da. Ideia irratsaioaren eztabaidagunean sortu zen, kazetariaren heriotzaren ostean neskato batek Onda Cerora lore sorta bat bidaltzea erabaki zuenean, baina hainbeste jendek izen eman zuen ezen zerbait handiagoa egitea pentsatu zela. [8] Ekologismoaren alde hamar urteetan zehar egindako lanaren antzekoena baso bat zela hausnartu zen eta ADENArekin harremanetan jartzen hasi ziren, azken hau naturarekin konpromisoa hartutako erakunde bat da. 2008 Martxoaren 1ean Riba de Saelicesen basoa landatzen hasi ziren, [9][10] Gudalajaran zona especialmente afectada en el devastador incendio de 2005 sufrido en Guadalajarako 2005eko sute deboilatzaileak eremu honetan bereziki eragin baitzuen, bertan hamaika pertsona hil zirelarik.[11]

Kultur merezimenduaren domina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere heriotzaren ondoren, Juan Antonio Gaztela la Mantxako kultur merezimenduaren Urrezko Dominarako hautagai suertatu zen. Argibide gehiagorako begiratu hemen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Antonio Cebrián Aldatu lotura Wikidatan