Juan Antonio Ubillos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Antonio Ubillos
Bizitza
JaiotzaAmasa, 1707
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArantzazuko santutegia eta Arantzazu, 1789 (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
latina
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Literaturaren Zubitegia: 421

Juan Antonio Ubillos Galatas (Amasa, Billabona, Gipuzkoa, 1707Arantzazuko santutegia, 1789) euskal idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristau dotrina, 1785ekoa.

1722an frantziskotar egin zen, Arantzazun.

Ondoren, Alcalako unibertsitatera bidali zuten teologia eta filosofiako goi ikasketak egitera.

Tolosako eta Arantzazuko komentuetan eman zuen bere bizitza osoa, irakasle lanetan.

Filosofia eskotistari buruzko hiru liburuki mardul argitaratu zituen latinez: Philosophia Rationalis (1755), Philosophia transnaturalis (1759) eta Philosophia Naturalis (1762).

1785. urtean, berriz, Fleury abatearen Catéchisme Historique (1679) obra euskaratu zuen Christau doctriñ berriecarlea, Christauari degozcan Eguia sinisbeharren berria dacarrena. Jaun Claudio Fleuri Abadeac arguitara atera zuanetic izenburupean. Gipuzkeraz idatzia, Villasantek zera dio: “El libro del P. Ubillos delata en seguida la preocupación por emplear un euskera escogido y depurado. También se ve que tenía delante el Diccionario Trilingüe del P. Larramendi, aunque no abusa de él. Su lenguaje está firmemente cimentado sobre el vascuence popular: es puro y a la vez rico y expresivo. También se ha hecho notar que se observa en él un tinte de influencia labortana, que se explicaría por dependencia literaria de algún autor vascofrancés” (1979, 155. or.). 1897an Resurrección María Azkuek berrargitaratu zuen Bilbon, eta 1909. urtean Tolosan plazaratu zuten Kristabaren ikasbidea izenburupean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dotrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]