Juan José Arreola
| Juan José Arreola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ciudad Guzmán, 1918ko irailaren 21a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Guadalajara, 2001eko abenduaren 3a (83 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | El Colegio de México |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Juan José Arreola (Ciudad Guzmán, Jalisco, Mexiko, 1918ko irailaren 21a - Guadalajara, Jalisco, Mexiko, 2001eko abenduaren 3a) mexikar idazle eta antzezlea izan zen. Mexikon Rodolfo Usigli eta Xavier Villaurrutiarekin aritu zen antzezle lanetan, eta Frantzian, berriz, Louis Jouvet eta Jean-Louis Barraultekin.
“Poesía en voz alta” antzerki taldeko kidea zen, eta literatura lantegiak sortu eta garrantzi handiko aldizkari eta argitalpenak zuzendu zituen 1960ko hamarkadan: Los presentes, Cuadernos y Libros del unicornio eta Mester izeneko aldizkaria eta argitalpenak
Arreolak argitaratutako lanak dira: Era askotako asmakuntzak (1949) eta Azpikeriak (1952) ipuinen alorrean; Guztion ordua (1954) antzerki lana; Bestiarioa (1958) eta Azoka (1963) eleberria. Gizabide hitza (1973) azken lanean, bere hitzaldiak bildu zituen Arreolak, ohikoa zuen umorean eta tradizio zaharrean oinarrituriko prosa landu eta jakintsukoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.