Juan Jose Alvarez Rubio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Jose Alvarez Rubio
Lhk eusko ikaskuntza JJAlvarez.jpg
Bizitza
Jaiotza Zumaia1964ko maiatzaren  11 (55 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktorea
Doktorego ikaslea(k) Idoia Otaegi
Jarduerak
Jarduerak legelaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
UNED
Asmoz Fundazioa
Kidetza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Eusko Ikaskuntza

Juan Jose Alvarez Rubio (Zumaia, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 11) jurista eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da Zuzenbidean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Zuzenbide Fakultatean doktoretza-tesia defendatu zuen 1993an Itsasoko zuzenbideaz.[1] Geroago EHUk doktoretzako sari berezia eman zion gero.

2001etik EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da. 1996tik 2010era bitartean UNEDeko zuzendari akademikoa izan zen Bergaran.

Eusko Ikaskuntzaren jarduera juridikoak koordinatu izan ditu, mugaz gaindiko eremu hispano-frantsesari dagokionez, eta 2004 eta 2010 artean Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioaren patronatuko kide izan zen. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko idazkari nagusia izan zen (2003-2010), eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria izan da (Globernance instititutua) 2010eko irailetik, eta, besteak beste, muga hispano-frantsesaz haraindiko Behatokiko Batzorde Akademikoko kidea da.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat monografia idatzi ditu Itsas zuzenbideari, nazioarteko merkataritza zuzenbideari eta zuzenbide foral eta erregioartekoari buruzko liburuak.[3] Adibidez hauek:

  • Los foros de competencia judicial en materia marítima (Estudio de las relaciones entre los diversos bloques normativos), 1994
  • Derecho Marítimo y Derecho Internacional Privado: Algunos problemas básicos, 2000
  • La protección del accionista minoritario en los grupos internacionales de Sociedades, 2002
  • Difamación y protección de los Derechos de la Personalidad: ley aplicable en Europa, 2009
  • Las Lecciones Jurídicas del Caso Prestige". Hacia un nuevo Derecho de daños marítimo: tendencias actuales, 2011

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)Álvarez Rubio, Juan José (1993) «Los Foros de competencia judicial internacional en materia marítima. Estudio de las relaciones entre los diversos bloques normativos en presencia.» www.educacion.gob.es (UPV-EHU) . Noiz kontsultatua: 2019-07-09.
  2. «Álvarez Rubio, Juan José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-09.
  3. Nagore Ares, Amaya «Bidezko saria zuzenbideari» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-07-09.
  4. Irekia «Irekia - Juan José Álvarez Rubio katedradunari Eusko Ikaskuntza Saria emateko ekitaldiaren buru izan da lehendakaria» www.irekia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-09.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]