Juan Lopez de Uralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan Lopez de Uralde
Juan Lopez de Uralde
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Jose Lopez de Uralde Garmendia
Ezizena Juantxo
Jaio 1963
Donostia (Gipuzkoa)

Juan Jose Lopez de Uralde Garmendia (Donostia, Gipuzkoa, 1963) ekintzaile ekologista da. 2001 eta 2010 artean Greenpeaceren Espainiako zuzendaria izan zen. Ingeniaritza agronomoa ikasketak burutu zituen Madrilen. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, ingelesez eta frantsesez ere badaki.

2009ko abenduaren 18an, Kopenhageko Klima Aldaketaren Aurkako Goi-Bileran zehar, Juan Lopez de Uralde eta Greenpeaceko beste bi ekintzaile atxilotuak izan ziren, Danimarkako erregina buru zuen nazioarteko agintarien afarian sartzeagatik eta pankarta bat erakusteagatik. Hori dela eta, 2010eko urtarrilaren 7ra arteko badaezpadako kartzela zigorra ezarri zieten klima aldaketari buruzko biltzarreko afarian modu ilegalean sartu izana egotzita.[1]

2010eko urtarrilaren 6an Danimarkak Greenpeaceko hiru kideak aske utzi zituen. 2011. urtetik aurrera Equo alderdi ekologistako bozeramailea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Lopez de Uralde Aldatu lotura Wikidatan