Juan Uharte Beaumont

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Uharte Beaumont
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Huarte Beaumont
JaiotzaIruñea1925eko uztailaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2018ko irailaren 7a (93 urte)
Familia
AitaFélix Huarte Goñi
AmaAdriana Beaumont Galdúroz
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakindustrialaria, enpresaburua eta mezenasa

Juan Uharte Beaumont (Iruñea, 1925eko uztailaren 11 - Madril, 2018ko irailaren 7a) nafar enpresaburu eta mezenasa izan zen, Félix Uharte Goñi finantzariaren semea. Jorge Oteizarekin hasi zen, eta gerora Jose Antonio Sistiaga, Rafael Ruiz Balerdi eta Javier Saenz de Olza arkitektoaren lanak bultzatu zituen Huartek, eta 1972an Iruñeko Topaketak sustatu zituen, arte esperimentalaren alorrean aitzindariak izan zirenak. Urte batzuk lehenago, 1963an, X films ekoiztetxea sortu zuen, egile-zinema bultzatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, Sistiagaren Ere erera baleibu icik subua aruarenren izan zen ekoiztetxearen lanetako bat. 1980ko hamarkadara arte iraun zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kulturaren mezenas eta sustatzailea» Berria 2018-09-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.