Juan Zaldibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Zaldibar
Bizitza
JaiotzaAraba, 1514 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1570 (egutegi gregorianoa) (55/56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgoi-funtzionarioa, esploratzailea eta lur-jabea

Juan Diaz de Zaldibar Perez de Oñati, Juan Zaldibar (15141570) goi-funtzionario eta esploratzaile euskalduna izan zen Espainia Berrian. Guadalajarako zinegotzia izan zen 1539tik 1570era. Espainia Berriko iparraldea esploratu zuen (egungo Mexikoko Sinaloa eta Sonora estatuak, baita Arizonako hego-ekialdea ere) Cíbola eta Quivira herri mitikoen bila. 1560ko hamarkadan, meategi, baserri eta esklaboen jabea zen, eta Espainia Berriko gizonik aberatsenetakoa.

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan de Zaldibar 1514an jaio zen, Gasteiztik gertu, Euskal Herrian.[1] Aita Ruy Diaz de Zaldibar izan zuen, eta ama, María Perez de Oñati. Amaren aldeko osabak Kristobal Oñate, 1530 eta 1540ko hamarkadetan Galizia Berriko gobernadoreorde eta bitarteko gobernadore izan zena, eta Juan de Oñate, Espainiako Koroaren administratzailea izan ziren.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldibar Espainia Berrira 1533an emigratu zen.[1] Sei urte geroago, 1539an, Francisco Vázquez de Coronadok Guadalajarako zinegotzi izendatu zuen. Bertan zerbitzatu zuen 1570ean hil zen arte.

Bitartean, Coronadok Zaldibarri eskatu zion Espainia Berriko iparraldea esploratzeko (egungo Mexikoko Sinaloa eta Sonora estatuak, baita Arizonako hego-ekialdea ere), urrearen bila Cíbola hiri mitikoan 1539an. 1541ean, beste herri bat aurkitzeko eskatu zioten, Quivira.[1]

1566an, Zaldibar meategi, esklabo eta etxaldeen jabea zen.[1] Espainia Berriko gizonik aberatsenetako bat bihurtu zen.[1]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldibar Marina de Mendozarekin ezkondu zen, Luis Marínen alaba.[1] Luis Marin 1521ean Hernán Cortésekin batera Tenochtitlaneko konkistan ibilitakoa zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten.[1]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldibar 1570ean hil zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i (Ingelesez) Flint, Richard; Flint, Shirley Cushing. Juan de Zaldívar. in: Office of the State Historian is a division of the Commission of Public Records, State Records Center and Archives..