Edukira joan

Juan de Leví

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan de Leví
Bizitza
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Zaragoza
San Lorenzo, San Prudentzio eta Santa Katalinaren taulak, Tarazonako katedrala.
San Pedrori eskainitako erretaula, Viceko Apezpiku Museoan.

Juan de Leví edo Juan Leví 1388 eta 1407 artean Zaragozan bizi izandako margolaria zen.[1] Nazioarteko gotikoan sailkatuta, estilo horretan Aragoiko Koroaren maisu handia izan zen. Guillén de Leví margolariaren iloba izan zen, nork, ondorengorik izan ez zuenez, bere ondasun denak Juani dohaintzan eman zizkion, 1388an.[2]

Datu asko ez dira ezagutzen. Bere osaba Guillén de Leví izan zen; honek seme-alabarik ez eta bere ondare guztiak 1388an Juani utzi zizkion. Juduak ziren, ziur aski kristau berriak edo izandakoen semeak ziren. Familia Jarquekoa zen, Zaragozako probintzian.

Nicolás Solana, Darocan aktiboa izan zen margolaria, bere dizipulu edo jarraitzaile izan zen.

Margolari honen ezaugarriak marrazkiaren finkotasuna eta zorroztasuna dira, irudien dotorezia, aurpegietan zein erritmo kurbinaletan, eta koloreen aberastasuna, bestetik. Haren lanetan ekialdeko elementuak, Sienako manierismoarekin eta nordiko azentu batzukin nahasten dira.[3]

Erabat dokumentatuta ezagutzen diren bakarrak Tarazonako katedralean daude, San Lorenzo, San Prudentzio eta Santa Katalinaren erretaulak alegia. Lan hau Pérez Calvillo anaien hil-kaperan margotu zituen, 1392 eta 1402 artean. Viceko Apezpiku Museoan dagoen San Pedrori eskainitako erretaula ere dago; azken hau, jatorriz, Calatayuden zegoen.

Badira ere beste batzuk dokumentatuta baina, zoritxarrez, galdu egin direnak: San Jaimeren erretaula Montalbán herriko parrokian (Teruelgo probintzian), 1403an, eta La Hoz de la Viejaren elizan egin zuena, 1405ean.

Nafarroako Erresuman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroan ere lan batzuk egotzi zaizkie baina oso eztabaidatuak izan dira zeren eta kronologikoki eta estilo aldetik kontraesanak eragiten baitituzte:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]