Edukira joan

Juanjo Olasagarre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juanjo Olasagarre
Bizitza
JaiotzaArbizu, 1963ko martxoaren 9a (63 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 144

Juanjo Olasagarre Mendinueta (Arbizu, Nafarroa, 1963ko martxoaren 9a - ) euskal idazlea, poeta eta itzultzailea da.[1] Euskal Filologian lizentziatua, irakaskuntzan eta itzulpengintzan aritu da. Euskal literaturako belaunaldi berritzaile baten parte da, eta ezaguna da bere estilo zainduagatik nahiz gizarte gaien inguruko hausnarketagatik. Halaber, "Volgako Batelariak" blog literarioaren partaidea da.

Ibilbide literarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olasagarreren ibilbide publikoa 1990eko hamarkadaren hasieran abiatu zen, poesiaren eskutik. 1991ko Durangoko Azokan aurkeztu zuen bere lehen liburua, Gaupasak. Garai hartan emandako elkarrizketetan, idazleak adierazi zuen poesia "flash bat bezalakoa" dela berarentzat: ideia bat azkar idatzi eta gerora, denbora bat pasatakoan, zuzentzen dena [1].

Bere hasierako poetikan, Olasagarrek poesiaren sakralizazioaren aurkako jarrera argia agertu zuen. Bere ustez, idaztea ez da dohain mistiko bat, mundu guztiak duen "zerbait esateko gogoaren" eta lan konstantearen emaitza baizik [1]. Gainera, bere belaunaldiko beste idazle batzuen antzera, garai hartako gizartearen "norabide eza" eta pesimismoa islatu zituen bere lehen lerroetan [1]

Poesian bidea egin ondoren (Bizi puskak, 1996), narratibara jauzi egin zuen. Bere eleberririk ezagunena, Ezinezko maletak (2004), mugarria izan zen bere karreran, kritika oso onak jaso eta Espainiako Kritika Saria irabazi baitzuen [2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 «Poesiaren sakralizazio hori gezurra iruditzen zait» Nafarkaria (1991ko abenduak 6).
  2. «literaturaren zubitegia - Juanjo Olasagarre» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2026-03-24).
  3. Iturbe,  Jacinto. (2017). Juanjo Olasagarre: Poz aldrebesa, Susa, 2017. Erlea ISBN 1889-7576. ISSN 1889-7576..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]