Judimendi

Koordenatuak: 42°50′42″N 2°39′45″W / 42.845°N 2.6625°W / 42.845; -2.6625
Wikipedia, Entziklopedia askea
Judimendi
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′42″N 2°39′45″W / 42.845°N 2.6625°W / 42.845; -2.6625
Demografia
Judimendiko etxe merkeak
Juduen eta Gasteizko udalaren arteko akordioak, Judimendiko zoruko oroitarrian

Judimendi Gasteizko (Araba) auzoa da. Judimendi auzoa, izen bereko mendixkaren mendebalderantz hedatzen da, hiriaren erdigunearen eta Judimendiko parkearen artean. Iparraldean Done Jakue auzoa dauka, Mendebaldean Babesgabetuak eta Ekialdean Santa Luzia.

Etimologia

Judimendi, Judimenidoste eta Judimendizar gisa agertu da agirietan, gazteleraz jarri ohi zaion "z" gabe (Judizmendi), oraintsu arte agertu ez dena[1].

Historia

Gasteizko hirian bizi zen komunitate sefardiak, kanposantua zeukan gaur egun Judimendi kokatzen den gunean. 1492. urtean errege katolikoek, juduen kanporatzea agindu eta gero, hiriko juduek akordio bat sinatu zuten garai hartako agintariekin, eta hauek kanposantuaren lurretan sekula ezer ez zela eraikiko adostu zuten.

Mendeak aurrera egin ahala, izenaren jatorria ahaztuz joan zen, eta XX. mendean Gasteizko udalak, kanposantu berri baten eraikitzea proposatu zuen juduen kanposatu ohia egon zen lurretan. Baionan bizi zen judu komunitateko kideak, horren berri izan zutenean, udaletxearekin harremanetan jarri ziren. Horrela, 1492ko akordioa berritu zen, eta beste akordio berri bat sinatu zuten bi aldeek.

Auzoaren eraikuntza 1930eko hamarkadan hasi zen etxe merkez osaturiko auzune baten bitartez. Etxe merke horiek, gaur egun Estibaliz etorbidea eta Jose Lejarreta kaleen artean daudenak, hiriko etxebizitzarik gutiziatuenen artean daude. Judimendiko parkearen eraberritzearekin batera, hainbat zuhaitz eta landare berri landatu dira.

Lehenaldi judua oroituz, olibondoak landatu dira, eta Yael Artsi artista israeldarraren "Elkarbizitza" eskultura jarri da parkearen erdian.

Bibliografia

  • Henrike Knörr (1989): "La zeta empeñada en entrar en Judimendi y otras cosas de un callejero".

Erreferentziak

  1. MARTINEZ DE MADINA, ELENA. Geu aldizkaria. Gasteiz: 2009, 196. alea, 15. orr. ISSN 1133-0988

Kanpo loturak