Edukira joan

Jules Dupré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jules Dupré

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJules Louis Dupré
JaiotzaNantes, 1811ko apirilaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaL'Isle-Adam, 1889ko urriaren 6a (78 urte)
Hobiratze lekuaL'Isle-Adam cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Auguste Raffet (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista grafikoa eta marrazkilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBarbizongo eskola
MugimenduaBarbizongo eskola
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Jules Dupré (Nantes, 1811ko apirilaren 5a - L'Isle-Adam, Val-d'Oise, 1889ko urriaren 6a) Barbizongo eskolari lotutako frantziar margolaria izan zen.

Jules Dupré bere aitak zuzentzen zuen fabrikan hasi zen artegintzan, portzelana dekoratzen. 1823an Parisera joan zen eta Jean-Marie Diébolt paisaia-margolariarekin ikasi zuen. Honen eraginez, aire zabalean margotzen hasi zen. 1830-31tik aurrera Louis Cabat, Constant Troyon eta Théodore Rousseaurekin izan zuen harremana[1]. Bere margogintzan, 1834an Londresen egindako egonaldi batean ezagutu zituen John Constableren eta beste paisaia-margolari ingelesen lanek eragin handia izan zuten.

Frantzian barrena (Pirinioak, Normandia, Pikardia, Sologne) margotzen ibili zen eta Théodore Rousseaurekin Barbizonera maiz joaten zen. Azkenik, 1849an L'Isle-Adamen kokatu zen[1]. Bizitzako azken urteetan, udak Cayeux-sur-Meren igarotzen hasi zenetik, itsas ikuspegi ugari margotu zituen[2].

Jules Dupréren margolanek arrakasta izan zuten. 1849an Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten eta 1867ko Parisko Erakusketa Unibertsalean zenbait domina irabazi zituen[1].

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 Bernardo GOMEZ ALVAREZ: Jules Dupré Mcnbiografias.com
  2. ↑ Jules Dupré[Betiko hautsitako esteka] Cambridgeartgallery.com

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]