Julian Ordoki Fagoaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julian Ordoki Fagoaga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulian Ordoki Fagoaga
JaiotzaLesaka1959ko maiatzaren 5a (64 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Beti Gazte /
Real Sociedad B1980 / 1982
Club Deportivo Logroñés1982 / 1983
Club Deportivo Tenerife1983 / 1985
CE Sabadell1985 / 1987
CD Maspalomas1987 / 1991
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,81 metro

Julian Ordoki Fagoaga “Julianmari” (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1959ko maiatzaren 5a) futbolari ohia da. Futbolaren munduan Ordoqui izenez ezaguna, defentsa balioaniztuna izan zen, erdiko atzelari zein hegalean joka zezakeena.

Lesakako Beti Gazten hasi eta Errealeko harrobira egin zuen salto han jokalari ari zelarik Espainiako Selekzioarin jokatu zuen jubenil mailan. Sansen Zubillagarekin batera aritu ondoren, Logroñesera iritsi zen, non Bigarren B Mailan aritu zen urtebetez. Jarraian, talde titularrean postu finkoa lortu zuen, defendatzaile sendoa eta segurua zelako, Tomás Santosen arabera, baina erasoarekin bat egiteko erraztasun handiz. CD Logroñeseko jokalaririk erregularrena 1982-1983 denboraldian, kirol-prentsak egin zuen bozketa baten arabera. Funtsezko gizon bat, Pedro María Uribarriren iritziz. Futbolari bikaina, Delfin Alvarezen iritziz. Hemen 45 partida jokatu eta bost gol lortu zituen.

Uribarriren hitzetan, oinarrizko jokalaria zen, "ofizioa badaki, baldintza bikainak ditu eta altuera ere bai (1,81 metro)," eta kaudimenez jokatzen zuen ezker hegalean. Delfin Alvarezek erdiko atzelari gisa jarri zuen, eta emaitza bikaina eman zuen. Horren froga da prentsak bere errendimendu eta iraunkortasunagatik saritu zuela. Tomas Santosek idatzi zuen: «Ondo erdiko atzelari gisa jokatzen duenean, eta oso ondo hegalean jokatzen duenean».

Denboraldi horren amaieran, José Ramón Fuertesek zuzentzen zuen CD Tenerifek fitxatu zuen. 1985ean Logroñesera itzuliko zela zirudien, baina CDE Sabadellek fitxatu zuen, han egun loriatsuak biziz, Lehen Mailara igo baitzen Uribarrirekin batera, eta Ligako 20 partida jokatu baitzituen maila gorenean Genaro Zelaieta eta Periko Alonso taldekide zituela. 1990ean erretiratu zen CD Maspalomasen, 31 urte zituela.

Bere anaia gaztea Javier Sansen jokatu zuen ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]