Periko Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Periko Alonso
Periko Alonso.jpg
Bizitza
Jaiotza Tolosa1953ko otsailaren 1a (64 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Tolosa Futbol Kluba 1972-1974
Flag of None.svg Real Sociedad B 1974-1977
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad 1977-1982 154 25
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala 1981-1981 2 1
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba 1982-1985 52 4
Flag of None.svg Centre d'Esports Sabadell 1985-1988 103 17
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria

Miguel Ángel Alonso Oyarbide edo Periko Alonso (Tolosa, Gipuzkoa, 1953ko otsailaren 1a-) futbolari eta entrenatzaile gipuzkoarra izan da.

Xabi Alonso eta Mikel Alonso jokalarien aita da baita ere.

Jokalariaren ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealean 1977tik 1982ra jokatu zuen. Urrezko urteetan talde gogoangarri haren partaidea izan zen, 1981 eta 1982an Liga bana lortu zuena.

1983an FC Barcelonan jokatzera joan zen eta eurekin Errege Kopa eta Superkopa 1983an eta Liga 1985ean lortu zuen.

1988an amaitu zuen bere ibilbidea jokalari moduan Sabadellen.

Espainiako futbol selekzio nazionalarekin 20 partida jokatu eta gol 1 sartu zuen.

Entrenatzailearen ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile bilakatu eta berehala hasi zen lan horretan. 1989tik 1993ra bitartean, Real Sociedad B taldea entrenatu zuen bigarren B mailan, eta maila berean jokatzen zuen Beasain taldearen ardura izan zuen 1993tik 1995era. Ondorengo hiru urteak, 1998 arte, Eibar taldeko entrenatzaile bezala eman zituen, bigarren mailan, eta Eibar utzi ondoren maila berean ziharduen Hercules taldearen ardura hartu zuen hurrengo denboraldian. Lehen mailarako jauzia 2000. urteko urrian egin zuen, une hartan egoera latzean zegoen Real Sociedad taldean Javier Clementek utzitako lekua betez. Taldearen egoerak ez zuela onera egiten eta, Realeko entrenatzaile izateari utzi zion 2000 urteko abenduan, eta orduan adierazi zuen ez zuela inoiz beste talde bat entrenatuko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]