Julian Zulueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Julian Zulueta
1878-06-15, La Ilustración Española y Americana, Julián Zulueta.jpg
Erresumako senataria


Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza 1814ko urtarrilaren 9a1814ko urtarrilaren 8a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Habana1878ko maiatzaren 4a (64 urte)
Hobiratze lekua Santa Isabel hilerria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta esklabo-trafikatzailea
Lantokia(k) Madril

Julian Zulueta Amondo (1814ko urtarrilaren 9a, Anuntzeta, Araba - 1878ko maiatzaren 4a, Habana, Kuba), euskal herritar politikari, merkatari, esklabo-trafikatzaile eta indiano bat izan zen.

Gasteizen heziketa jaso ondoren, 1832 inguruan Kubara, sosik gabe, esku bat aurrean eta bestea atzean zituela, baina bizitzan aurrera egiteko gogo biziz iritsi zen. Tiburcio Zulueta Saltzedo osabaren etxean lan egin eta haren herentzia jaso zuen. Elikagaien merkataritzan hasi eta eskulan merkea behar zenez, berehala azukre merkataritzan eta esklaboekin trafikatzera igaro zen.

1864-1874 artean Habana hiriko alkatea izan zen.

Hiru aldiz ezkondu zen: 1842ko urriaren 1ean Francisca Dolores Samá y Motarekin, jaiotzez Badajoz hirikoa, Marianoako markesen etxekoa, eta Jaime Samá Martí merkatariaren alaba, azken honekin esklabo trafiko negozioan sozioa izan zen. Beste bi aldiz, bi hilobekin ezkondu zen.

Gasteizko Santa Isabel hilerrian hilobiratua dago.