Juliana Maria Brunswick-Wolfenbüttelekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juliana Maria Brunswick-Wolfenbüttelekoa
Juliane v Braunschweig-Wolfenbüttel Residenzmuseum Celle.JPG
Queen consort of Denmark (en) Itzuli

1752ko uztailaren 8a - 1766ko urtarrilaren 14a
Louise of Great Britain (en) Itzuli - Caroline Matilda of Great Britain (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuliane Marie von Braunschweig-Wolfenbüttel-Bevern
JaiotzaWolfenbüttel1729ko irailaren 4a
Herrialdea Danimarka
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaFredensborg jauregia1796ko urriaren 10a (67 urte)
Hobiratze lekuaRoskildeko katedrala
Familia
AitaFerdinand Albert II, Duke of Brunswick-Wolfenbüttel
AmaAntonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa
Ezkontidea(k)Frederiko V.a Danimarkakoa  (1752ko uztailaren 8a -  1766ko urtarrilaren 14a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Welf (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakezkontidea

Find a Grave: 9443714 Edit the value on Wikidata

Juliana Maria Brunswick-Wolfenbüttelekoa (alemanez: Juliane Marie von Braunschweig-Wolfenbüttel; Wolfenbüttel, 1729ko irailaren 4 - Fredensborg, 1796ko urriaren 10). Fernando Alberto II.a Brunswick-Lüneburgekoaren eta Antonieta Amaliaren alaba zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1752eko uztailaren 8an Frederiko V.a Danimarkakoarekin ezkondu zen, Kristian VI.a eta Sofia Magdalena Brandenburg-Kulmbachekoaren semea. Frederiko urtebete lehenago alargundu zen, Luisa Erresuma Batukoaren heriotzaren ostean. Ezkontza honekin Danimarka eta Norvegiako erregina ezkontidean bilakatu zen. Bizitza politikoan gehiegi sartu gabe seme bat izan zuten, Frederiko.

1766an Frederiko V.a hil zen, eta bere semeorde Kristian VII.ak hartu zuen erregetza. Kristian VII.ak arazo mentalak zituen eta ez zen gai gobernatzeko, horregatik Johann Friedrich Struensee eta Karolina Matilde Erresuma Batukoak hartu zuten agintearen delegazioa. Struenseek hainbat erreforma liberal sartu zituen gobernua, eta Karolina Matilderekin harreman sentimentala zuen. Danimarkako kontserbadoreek oso gaizki hartu zuten hau, baita Juliana Mariak ere. 1772ko urtarrilaren 17n estatu-kolpea egon zen, Struensee eta bere laguntzaileak atxilotu eta apirilaren 28an exekutatu zituzten. Karolina Matilde deserriratu zuten.

Juliana Mariaren seme Frederiko, hemezortzi urtekoa, izendatu zuten gobernu berriko erregente, baina Juliana Maria zen benetan gidatzen zuena herrialdea, Ove Høegh-Guldberg ministroarekin batera. Gobernu berriak neurri oso kontserbadoreak hartu zituen eta Juliana Maria nobleziaren heroi berria zen: euren tituluak mantentzeaz gain titulu berriak eman zituen boterean gehiago mantentzeko.

1784ko apirilaren 14an Kristian VII.aren semearen aldekoek beste estatu-kolpe bat eman zuten eta Frederiko VI.a Danimarkakoa jarri zuten erregente, Struenseeren neurrietako batzuk berrezarriz.

Juliaana Maria, politikatik kanpo, Fredensborgen hil zen 1796an. Bere semea tronoan jartzea lortu ez bazuen ere bere biloba Kristian VIII.a Danimarkakoa izan zen, 1839tik aurrera errege.