Juliano Medici

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juliano Medici

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1453ko urriaren 25a
Herrialdea Florentziako Errepublika
HeriotzaSanta Maria del Fiore1478ko apirilaren 26a (24 urte)
Hobiratze lekuaSan Lorenzo basilika
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Familia
AitaPiero di Cosimo de' Medici
AmaLucrezia Tornabuoni
Ezkontidea(k)Fioretta Gorini; del Cittadino (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMedici
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Juliano Medici (italieraz: Giuliano de' Medici; Florentzia, 1453ko martxoaren 25a -1478ko apirilaren 26a) Pizkunde garaiko politiko italiar bat izan zen. Ez da bere iloba Juliano II.a Medicirekin nahastu behar, bere anaia Lorentzo Mediciren semea zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piero Cosme Mediciren ('Gotoso' deitua) eta Lucrezia Tornabuoniren semea, bere aita hil ondoren bere anaia Lorentzo Medicirekin, beranduago Bikaina deitua izango zena, familiaren banketxe aktibitatearen zuzendaritza eta Florentziako gobernua hartu zuen. Florentziako gobernari bezala bere anaiak "arteen patroia" bezala zuen irudia bere "urrezko mutil" dibertigarri eta eder bezalakoaren irudiarekin osatzen zuen.

1478an Medicitarren familia etsaia zen Pazzitarrek abiatutako Pazzitarren konspirazioaren barnean sartua ikusi zen, Pazzitarrek Sixto IV.a aita santuaren babesa zutelarik, Florentzia Toskanan zehar hedatzearen aurka zegoena. Apirilak 26ko goizean, konjuratutakoen talde batek Santa Maria dei Fiori katedraletik irtetean eraso zituen bi anaiak: Lorentzo Medici zauritua izan zen, Juliano Francesco Pazzi eta Bernardo Bandiniren esku hila izan zelarik. 19 aldiz sastakatua izan zen eta unean bertan hil zela esaten da.

Simonetta Vespucciren maitalea izan zen, bera baino lehenago hil zena, 23 urterekin. Fioretta delako batekin, beharbada Antonio Goriniren alaba zena, ondoren bere iloba Leon X.a aita santuak 1513an legitimo bezala deklaratu zuen seme bat izan zuen, legez kanpoko ezkontza bat argudiatuz, Julio Medici kardinala, beranduago Klemente VII.a aita santua izango zena.

Bere anaia Lorentzorekin batera Florentziako San Lorenzo basilikako Medicitar kaperan lurperatua dago. Bere hilobia Michelangeloren Birjina haurrarekin izeneko eskulturarekin apaindua dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juliano Medici Aldatu lotura Wikidatan