Julio Ruiz de Alda
Julio Ruiz de Alda | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1897ko urriaren 7a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Madril, 1936ko abuztuaren 23a (38 urte) |
Heriotza modua | gizahilketa: fusilamendua |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlari militarra, aire-begiralea eta autorea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra |
Spanish Military Aviation (en) ![]() |
Parte hartutako gatazkak | Rifeko gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa |
Falange Espainola Falange Española y de las JONS |
Julio Ruiz de Alda Mikeleitz (Lizarra, Nafarroa, 1897ko urriaren 7a - Madril, Espainia, 1936ko abuztuaren 23a) hegazkinlaria, militarra eta politikaria izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Silvio Ruiz de Alda eta Francisca Mikeleitz gurasoak zituen eta Lizarrako Zapatería kalean jaio zen. 15 urte besterik ez zituela, Espainiako Armadan sartu eta Segoviara, Gasteiza eta Tetuana destinatua izan zen.
Getafeko Aire Eskolan hegazkinlari bilakatu zen. Kapitaina zen pilotu titulua jaso zuenean. Horri esker hartu zuen parte, hegoaldeko ibilbidetik, Ozeano Atlantikoa airez zeharkatzeko hegaldian, Plus Ultra izeneko ur-hegazkinean, 1926. urtean, Ramón Francorekin, Duránekin eta Rada izeneko mekanikoarekin batera. Palos de la Fronteratik irten ziren 1926. urteko urtarrilaren 22an, eta otsailaren 10ean iritsi ziren Buenos Airesa bere hiru lagunekin batera, 10.000 kilometroko bidea eginda. Bidaiaren gorabeherak De Palos al Plata liburuan jaso zituen Julio Ruiz de Aldak (1926).[1]
1933. urtean politikan hasi zen, eta Falange Española alderdiaren aitzindaria izan zen José Antonio Primo de Riverarekin eta Antonio García Valdecasasekin batera. Madrilen zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, eta, atxilotu ondoren, fusilatu egin zuten.[2]
Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio Ruiz de Alda ![]() |