June Brown

Wikipedia, Entziklopedia askea
June Brown

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJune Muriel Brown
JaiotzaNeedham Market (en) Itzuli1927ko otsailaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaSurrey2022ko apirilaren 3a (95 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
HeziketaIpswich High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

IMDB: nm0113942 Musicbrainz: 485cc435-e9b5-4d04-a354-5d8a001a5063 Edit the value on Wikidata

June Muriel Brown, MBE (1927ko otsailaren 16a (Needham Market, Suffolk) - 2022ko apirilaren 3a)[1] aktore britainiarra izan zen. EastEnders telesailean Dot Branning antzezteagatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suffolken jaio zen, lau anaia izan zituen, anaia gazteena 1932an hil zen (pneumoniak jota), eta arreba zaharrena, Marise, aldiz, 1934an hil zen meningitisaren arrazoiarengatik.

Bigarren Mundu Gerran, Pontyatesera (Galesko herri txiki batera) ebakuatu zuten bere familiarekin batera eta gerraren azken urteetan Wrensen (Errege Itsas Armadan) zerbitzari izan zen.

Polly Perkins aktorearen oso lagun ona izan zen.

1950ean John Garley aktorea ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Johnek depresioa pairatzen zuen, eta, beraz, 1957an, partekatzen zuten etxean giltzapetu eta bere buruaz beste egin zuen.

1958an Robert Arnold aktorearekin ezkondu zen eta bikoteak sei seme-alaba izan zituen: Louise Arnold (1959), Sophie Arnold (1961), William "Bill" Arnold (1962), Chloe Arnold (1964) eta Naomi Arnold (1966). Chloe, behar zen denbora baino lehen jaio zen eta paralisiarekin gainera. Beraz, 16 egunetara hil egin zen.

June eta Robert ia berrogeita bost urtez egon ziren elkarrekin, hain zuzen, 2003an Robert hil zenera arte. Robert, Lewyren gorputzekiko dementzia izeneko gaixotasun baten ondorioz hil zen.

2008ra etorrita, MBE (Britainiar Inperioaren Ordenako kidea) saria eman zioten, urteetan zehar egindako lanagatik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

June Brown, hainbat antzezlanetan agertu zen, hala nola: An Inspector Calls, The Lion in Winter, Calendar Girls, Life Price, The Provok'd Wife, The Rough and Ready Lot eta A View from the Bridge -en, beste askoren artean. The Witches bezalako pantomimetan ere azaldu zen.

1992an, Double D zuzendu zuen Edinburgoko Jaialdian.

1985eko uztailaren 4an, EastEnders telesail britainiar arrakastatsuarekin bat egin zuen eta Dorothy "Dot" Colwell-Branning ama-erretzailearen papera hartu zuen. Hau,1993ra bitarte egin zuen Dotek bere seme, Waldfordeko Nick Cottonekin, bizitzera joan zenera arte. Egiaz, Junek adierazi zuen saiotik alde egitea erabaki zuela, ez zitzaiolako gustatzen bere pertsonaia hartzen ari zen ardatza.

1997an, June berriro itzuli zen saiora, eta ordutik Dot interpretatu zuen. 2003an egindako saio berezi batean, EastEnders: Dot 's Story izenekoa, Tallulah Pitt-Brownek gazteetan Dot nola zen interpretatu zuen, flashback batzuen bitartez.

2012ko apirilean, bere autobiografia idazteko sei hilabeteko atsedena hartuko zuela iragarri zuen. [2][3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1985 - 1993, 1997 - 2020 EastEnders [4] Dot Branning 2.349 atal izan zituen
2013 Heading Out - 6 atal izan zituen
2011 EastEnders: E20 Dot Branning 3.1 atalean azaldu zen
2000 Gormenghast Nannie Slagg 3 ataleko mini telesaila izan zen
1998 Verdict Amelia Sayers "Neighbours from Hell" atalean azaldu zen
1997 Ain't Misbehavin Jilkes anderea 2 atal: mini telesaila
1995 Performance Spinster "Bed" atalean azaldu zen
1994 Pirates Mildred Jones anderea Telebistako telesail bat izan zen
1985 Oliver Twist Mann anderea 1.1 atalean azaldu zen
1984 The Bill Doleman anderea "Clutching at Straws" atalean azaldu zen
1984 Minder Joany "Hypnotizing Rita" atalean azaldu zen
1983 - 1984 Now and Then Sadie izeba 13 atal izan zituen
1983 Shades of Darkness Emma Saxon "The Lady's Maid's Bell" atalean azaldu zen
1982 Saturday Night Thriller - "Broken Glass" atalean azaldu zen
1982 Young at Heart Lizzie "Food, Glorious Food" atalean azaldu zen
1982 Hallmark Hall of Fame Katedraleko emakumea "The Hunchback of Notre Dame" atalean azaldu zen
1971 - 1981 Play for Today Hainbat pertsonaia 5 atal izan zituen
1980 God's Wonderful Railway Elsie Grant "Fire on the Line" atalean azaldu zen
1978 Shadows Donn anderea "The Rose of Puddle Fratrum" atalean azaldu zen
1977 Crown Court Starferret anderea "An Upward Fall"-ko (1.zatian) azaldu zen
1976 - 1977 The Duchess of Duke Street Violet Leyton 6 atal izan zituen
1977 Survivors Susan "Manhunt" atalean azaldu zen
1976 Clayhanger Emakumea "Fall from Glory" atalean azaldu zen
1976 Angels Fitch emakumea "Round the Clock" atalean azaldu zen
1976 Couples Robinson anderea 3 atal izan zituen
1976 The Prince and the Pauper Canty 5 atal izan zituen
1975 Churchill's People Agnes Paston "A Wilderness of Roses" atalean azaldu zen
1975 The Sweeney Martin anderea "Ringer" atalean azaldu zen
1974 South Riding Lily Sawdon "The Facts of Life" atalean azaldu zen
1974 Marked Personal Flo Morris 2 atal izan zituen
1973 - 1974 Doctor Who Eleanor The Time Warrior musika seriala
1973 Oranges & Lemons Alice Penny "Brenda" atalean azaldu zen
1969 - 1973 ITV Saturday Night Theatre Hainbat pertsonaia 4 atal izan zituen
1972 The Edwardians Eliza Bottomley "Horatio Bottomley" atalean azaldu zen
1964 - 1972 Z Cars Hainbat pertsonaia 4 atal izan zituen
1972 Armchair Theatre Ruth Preston "A Touch of the Victorians" atalean azaldu zen
1972 New Scotland Yard Jean Strode "Fire in a Honey Pot" atalean azaldu zen
1970 - 1971 Coronation Street Parsons anderea 3 atal izan zituen
1970 Doomwatch Catchpole anderea "Sex and Violence" atalean azaldu zen
1965 - 1969 Dixon of Dock Green Hainbat pertsonaia 5 atal izan zituen
1965 - 1966 The Wednesday Play Wentworth anderea 2 atal izan zituen
1970 - 1971 Armchair Mystery Theatre Linda "The Lonely Crime" atalean azaldu zen
1970 ITV Play of the Week Yvonne Carter 2 atal izan zituen
1965 - 1969 Teletale Tina Farrell "The Black Madonna" atalean azaldu zen
1965 - 1966 ITV Television Playhouse Alice 3 atal izan zituen

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2008 Second Wind [5] - Film labur bat izan zen eta Tamzin Outhwaite eta Tara Hugorekin batera egin zuen.
2006 The Children's Party at the Palace Spiker izeba Film hau: Pam St. Clement, Kacey Ainsworth, Sam Aston eta Matt Bakerekin batera egin zuen.
2003 Margery and Gladys Gladys Gladwell Film hau: Martin Freemanekin batera egin zuen.
1997 Bean Delilah Film hau: Rowan Atkinsonekin batera egin zuen.
1997 Hospital! Garbitzailea -
1997 Toby the Square Boy - Film labur bat izan zen eta ahotsa jarri zion pertsonaia nagusiari.
1992 The Mambo Kings Emakumea -
1984 Misunderstood Paley anderea Film hau: Gene Hackmanekin batera egin zuen.
1984 Lace Trelawney anderea -
1980 Nijinsky Maria Stepanova -
1979 Murder by Decree Anne Chapman -
1977 A Christmas Carol Dilber anderea -
1973 The 14 Ama Film hau: Alun Armstrong eta Jack Wildekin batera egin zuen.
1973 Psychomania Pettibone anderea -
1972 Sitting Target Lomarten bizilaguna Film hau: Oliver Reedekin batera egin zuen.
1971 Straw Dogs Hedden anderea -
1971 Sunday, Bloody Sunday Pazientea -
1968 Inadmissible Evidence Watsonen gonbidatua -
1959 The Rough and Ready Lot Neskatilla -
1952 It Started in Paradise Iragarlea Ez da kredituetan agertzen.

Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saioa Oharrak
2010 Strictly Come Dancing Christmas Special atalean lehiakide izan zen.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Lana/obra Pertsonaia Zuzendaria Antzokia Oharrak
2009 Calendar Girls Jessie - Noel Coward antzokia Obra hau: Anita Dobson, Jack Ryder, Letitia Dean eta Gemma Atkinsonekin batera egin zuen. [6]
1969 Life Price - Peter Gill Royal Court antzokia Obra hau: Diana Coupland, Thelma Whiteley, June Watson eta Yvonne Antrobusekin batera egin zuen.
1963 The Provok'd Wife - Toby Robertson Vaudeville antzokia Obra hau: Eileen Atkins, Ann Bell, Dinsdale Landen, Trevor Martin eta John Warnerekin batera egin zuen.
1959 The Rough and Ready Lot - Casper Wrede Lyric antzokia Obra hau: Jack MacGowran, Patrick Allen, Ronald Harwood eta Rupert Daviesekin batera egin zuen.
1948 - 1949 The Way of the World - John Burrell Antzoki berria Obra hau: Edith Evans, Harry Andrews, Robert Eddison eta Pauline Jamesonekin batera egin zuen.
1948 - 1949 The Cherry Orchard - Hugh Hunt Old Vic antzokia Obra hau: Mark Dignam, Edith Evans, Cedric Hardwicke eta Peter Copleyekin batera egin zuen.
1948 Doctor Faustus - John Burrell Old Vic antzokia Obra hau: Mark Dignam, Cedric Hardwicke, Robert Eddison eta Peter Copleyekin batera egin zuen.

Izendapenak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Kategoria Saria Telesaila Emaitza
2017 Emakumezko aktorerik onena British Soap Award saria EastEnders Izendatua
2010 Emakumezko "Soap Star" onena TV Now Award saria EastEnders Izendatua
2009 Emakumezko aktorerik onena BAFTA Award saria EastEnders Izendatua
2005 Bizitza osoko lorpenaren saria British Soap Award saria EastEnders Irabazlea
2005 Pantailako elkarterik onenaren saria (John Bardonekin batera) British Soap Award saria EastEnders Irabazlea
2005 Aktorerik ezagunena National Television Award saria EastEnders Izendatua
2002 Pantailako elkarterik onenaren saria (John Bardonekin batera) British Soap Award saria EastEnders Irabazlea
2001 Emakumezko aktorerik onena British Soap Award saria EastEnders Izendatua
2001 Aktorerik ezagunena National Television Award saria EastEnders Izendatua
1999 Komediaren antzezpenik onena British Soap Award saria EastEnders Izendatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Muere June Brown, la mítica Dot Cotton de 'Eastenders'» La Vanguardia 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  2. (Ingelesez) Jefferies, Mark; Boyle, Simon. (2012-04-29). «Dot's six-month fag break: EastEnders legend to take time off to write her autobiography» The Mirror (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  3. (Ingelesez) «'EastEnders' June Brown to take break» Digital Spy 2012-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  4. (Ingelesez) «BBC One - EastEnders» BBC (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  5. «Second Wind Trailer» web.archive.org 2016-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  6. Daily. (2009-10-30). «What a drag: Jerry Hall bonds with Calendar Girls co-star June Brown over a cigarette» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]