Józef Cyrankiewicz
Itxura
Józef Adam Zygmunt Cyrankiewicz (Tarnow, 1911ko apirilaren 23a - Varsovia, 1989ko urtarrilaren 20a) poloniar politikaria izan zen. Alderdi sozialistako kidea zen; alemaniarren aurkako erresistentzian jardun zuen 1940. urtetik aurrera. 1941. urtetik 1945. urtea arte Mauthausengo eta Auschwitzeko kontzentrazio-esparruetan egon zen preso. Poloniako alderdi sozialistako Idazkari Nagusia izan zen 1945-1948 urteetan, eta Langile Batuen Alderdiko batzorde zentraleko idazkari izendatu zuten (1947-1952). 1954. urtean gobernuburu izendatu zuten. Estatuko Kontseiluko lehendakaria izan zen 1970. urtean, eta dimisioa aurkeztu zuen bi urte geroago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Józef Cyrankiewicz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.