Edukira joan

Kabiliera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kabilera» orritik birbideratua)
Kabiliera
taqbaylit — Taqbaylit
Berbere hizkuntzen hedapena.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAljeria; Europako diasporan
Hiztunak2,5 - 6 milioi
EskualdeaKabilia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Amazigera
Northern Berber (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2kab
ISO 639-3kab
Ethnologuekab
Glottologkaby1243
Wikipediakab
IETFkab

Kabiliera[1] (taqbaylit kabilieraz) batez ere Aljeriaren iparraldean mintzatzen den amazigeraren aldaera da. Hizkuntzaren izena Kabilia eskualdeari loturik[1] dago. Aljerian 2,5 - 6 milioi hiztun ditu; eta Europako diasporan ere mintzatzen denez, guztira 8 milioi inguru dira. Kabilieraren hiztunak hirueledunak dira eskuarki, arabieraz eta frantsesez ere jakin ohi badakitelako gehienek.

Irrati aljeriarraren bigarren programa kabilieraz ematen dute eta XX. mendearen amaieratik berezko literatura garatzen ari da. Hizkuntzaren erdigune tradizionala Tizi Ouzou da.

Lehen arabiar idazkera erabiltzen zen kabiliera idazteko; gaur egun, ordea, latindar alfabetoa dago hedatuago.

Izenak eta adjektiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste afroasiar hizkuntzek bezala, kabilierak bi genero gramatikoak ditu, femeninoa eta maskulinoa. Beste berber hizkuntza gehienetan bezala, izen eta adjektibo maskulinoak bokal batez hasten dira (a, i, o) eta izen femeninoak, berriz, t batez hasten eta amaitzen dira oro har (salbuespenak salbuespen). Izen femenino gehienak maskulinoen forma feminizatuak dira, azken batean.

Adibideak:

  • aqcic "mutil bat", taqcict "neska bat".
  • amɣar "agure bat", tamɣart "atso bat".
  • argaz "gizon bat", tameɣut "emakume bat".

Izen singularrak a batez hasten dira oro har, eta ez dute atzizkirik. Izen pluralak i batez hasi ohi dira, eta askotan badute atzizki bat, hala nola -en. Hiru plural mota daude: kanpokoa, barrukoa eta mistoa.

  • Kanpokoa edo "erregularra": hasierako bokala aldatu eta -n atzizkia gehitzean datza.
amɣar "agure bat" →; imɣaren "agure batzuk".
afus "esku bat" →; ifasen "esku batzuk"
argaz "gizon bat" →; irgazen "gizon batzuk"
  • Barrukoa: hitzaren barruko bokalak aldatzean datza:
adrar "mendi bat" →; idurar "mendi batzuk"
amicic "katu bat" →; imcac "katu batzuk"
  • Mistoa: bokal aldaketa eta -n atzizkia:
igenni "zerua" →; igenwan "zeruak".
aar "sustrai bat" → iuran "sustrai batzuk"

Bi kasu gramatiko existitzen dira: bata, estatu librea, markatugabea da; eta bestea, estatu konstruktua, ergatibotzat edo preposizio baten objekturako erabiltzen da.

Bigarren kasu hori hiru arau hauetako bati jarraituz eratzen da:

Lehenengoa hasierako a u bihurtzean datza:

amaziɣ → umaziɣ "berbere bat"
ameqqran →; umeqqran "handi"
adrar →; udrar "mendi bat"

Bigarrena izen femenino batzuen lehenengo bokalaren galeran datza:

tamɣart → temɣart "emakume batzuk"
tamdint → temdint "hiri bat"
tamurt →; tmurt "zelai bat"

Hirugarrena hitzaren hasieran semibokal ((w edo y)) bat gehitzean datza:

asif →; wasif "ibai"
au → wau "haize"
iles →; iiles "hizkuntza"
uccen →; wuccen "txakal"

Izen batzuk, baina, ez dira aldatzen.


Estatu konstruktua perpausetan euskaraz ergabtiboa bezalaxe erabiltzen da:

  • Estatu librea: Yewwet aqcic. "Haur bat kolpatu du".
  • Estatu konstruktua: Yewwet weqcic. "Haurrak kolpatu du".

Preposizio baten ondoren ere estatu konstruktua hartzen du hitzak:

  • Aman ("ura"), Kas n waman ("baso bat ur").

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «- Toponimia - Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-03).