Arabiar alfabeto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabiar alfabetoa
Arabiar alfabetoa
Arabic albayancalligraphy.svg

ا   ب   ت   ث   ج   ح
خ   د   ذ   ر   ز   س
ش   ص   ض   ط   ظ
ع   غ   ف   ق   ك
ل   م   ن   ه   و   ي

Arabiar alfabetoa Asia eta Afrikako hainbat hizkuntzatan (adibidez, arabiera, persiera eta urdua) erabilitako idazkera da. Munduko bigarren alfabetorik zabalduena da, latindarraren atzean. Hebrear alfabetoa bezala, abjad-a da, hots, liburu eta argitalpen gehienetan bakarrik kontsonante eta bokal luzeak transkribatzen dira eta bokal laburrak testuingurutik asmatzen dira. Denera, 28 letraz osatuta dago (haietako hiru bokalak dira: a, i eta u) [1].

Egungo arabiar idazkera IV. mendean sortua da. Idazkera lotua eta kurtsiboa denez, hizkiaren irudia hitzean dagoen lekuaren arabera aldatzen da (hasieran, erdian, amaieran ala isolatua). Eskuinetik ezkerrera idazten da eta ez dago letra larririk.

Korana arabiar alfabetoaz idatzita dago. Arabiar kaligrafia artetzat hartzen da: Islam sunitak izaki biziak irudikatzea debekatzen duenez, islamdar arkitekturak Koranaren eder apaindutako bersetak erabiltzen ditu meskita eta jauregietan.

Arabiar zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiar idazkeran hiru zenbaki mota daude: alde batetik, ekialdeko zenbakiak, honela zatituak: arabiarrak, batez ere Mashreq-en erabiliak, eta persiarrak, Iran, Pakistan eta Indian erabiliak; beste alde batetik, arabikoak (ia mundu osoan erabiliak), Magreb-en erabiliak. Zenbaki horiek guztiak Indian sortuak dira, baina hainbat garaitan.

arabiar ekialdeko zenbakiak
٠ 0
١ 1
٢ 2
٣ 3
٤ 4
٥ 5
٦ 6
٧ 7
٨ 8
٩ 9
persiar ekialdeko zenbakiak
۰ 0
۱ 1
۲ 2
۳ 3
۴ 4
۵ 5
۶ 6
۷ 7
۸ 8
۹ 9
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabiar alfabeto Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fadi S. (2014). El Álfabeto Árabe. Arabion, retrieved May 9 2014, from http://www.arabion.net/spanish/leccion1.html