Kandido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kandido
Candide1759.jpg
Jatorria
Egilea Voltaire
Sorrera-urtea 1782
Argitaratze-data 1759
Jatorrizko izenburua Candide, ou l’Optimisme
Jatorrizko herrialdea Frantzia eta Frantziako Erresuma
Ilustratzailea Jean-Michel Moreau (en) Itzuli
OCLC 470488115
Ezaugarriak
Genero artistikoa Bildungsromana eta eleberri laburra
Hizkuntza frantsesa
Egile-eskubideak jabetza publiko eta jabetza publiko
Kokapena
Koordenatuak 46° 35′ 21″ N, 12° 30′ 53″ E / 46.58913°N,12.51476°E / 46.58913; 12.51476Koordenatuak: 46° 35′ 21″ N, 12° 30′ 53″ E / 46.58913°N,12.51476°E / 46.58913; 12.51476
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Germaniako Erromatar Inperio Santua, Portugal, Otomandar Inperioa, Venezia, Brasil, El Dorado, Peruko Erregeorderria, Río de la Platako gobernazioa, Paraguay Governorate (en) Itzuli eta Frantziako Erresuma
1759ko edizioa.

Kandido edo Baikortasuna (frantsesez: 'Candide ou l'Optimisme') Voltairek idatzitako ipuin filosofikoa da. Testua Genevan plazaratu zuen, 1759ko urtarrilan. Hasieratik arrakasta handia izan zuen: egilea bizi zen bitartean hogei aldiz berrargitaratu zen. Frantsesezko literaturaren testu arrakastatsuenetariko bat da. Plazaratu eta hilabete geroago, sei mila ale salduak zituen; zifra horiek XVIII. menderako handiak dira. Kandido formakuntza narrazioa da, bidaia baten narrazioa eta bidaia horretan protagonista aldatuko da. Leibniz eta Wolfen filosofiaren kritika da, baikortasun arinari zuhurtzia praktikoa kontrajartzen dio; pentsaera horren alderdi komikoa eta absurdua erakusteko idatzi zuen Voltairek.[1] Euskaraz Ibon Sarasolak itzuli zuen 1972an.

Egilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Voltairek inoiz ez zuen era garbi batez onartu ipuinaren egilea bera zenik. Berez, liburua, «Monsieur le docteur Ralph» izengoitiaz sinatuta dago, hau da, «Ralph doktore jauna».

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Voltairek ipuin honen bidez bere ideia filosofikoak azaldu eta, halaber, irakurleak entretenitu nahi zituen. Horregatik lana ironiaz beterik dago. Protagonistaren izena, Kandido, horietako bat da zeren eta frantsesez "candide" hitza "xalo" esan nahi baitu. Eleberriaren hasieran Kandidok Westfaliatik alde egin behar du, baroiaren alaba, Kunegunda, musukatzen harrapatu baitute. Ordura arte Kandido Thunder-ten-tronckhen baroiaren gazteluan bizi zen; han Pangloss doktorea bere tutorea zen eta gauza asko irakatsi zion, esaterako "hau dela munduen onenetarikoa". Laster Bulgariako armadan errekrutatzen dute eta, soldadu gisa, gerraren krudelkeriak ezagutuko ditu. Orduan Herbehereetara ihes egingo du eta han, ezustean, Panglossekin egingo du topo. Doktorea fisikoki oso gaizki dago eta dituen berriak ere oso txarrak dira: baroiaren gaztelua bulgariar armadak hartu du eta, bertako guztiak hil ondoren, sua eman diote.

Pangloss, nahiz eta oso gaizki egon, dena ondo doala esaten du eta Kandidorekin batera Lisboara joango da. Portugalgo hiriburuan 1755eko lurrikara ezagutuko dute. Hori gutxi izango balitz, Inkisizioak preso hartzen dituzte biak. Azken unean Kandido heriotzatik libratuko da Kuegundaren laguntzaz. Baina, ondoren, Kunegunda erreskatatzeko, Kandido judu bat Inkisidore Nagusia hil beharko ditu. Orduan, Kandido, Kunegunda eta emakume zahar bat Hego Ameriketara ihes egingo dute. Berriro ere Inkisizioa haien atzetik dabilenez. Hirurak banantzen dira eta Kandido Paraguain hartuko du babesa. Paraguai, dio Voltairek, jesuiten erresuma da: "Aitek dena dute eta jendeak ezer ez". Paraguain Kunegundaren anaiarekin egin zuen topo. Haien artean eztabaida handia sortzen da eta Kandidok larriki zaurituta uzten du. Berriro ere Kandido, Kakanbo bere morroiarekin ihes egin beharko du.

Kandidoren abenturak antzekoak izan dira mundu osoan zehar: El Dorado aurkituko du. Veneziara doa eta han Kunegunda Turkian dagoela printze batentzako platerak garbitzen jakingo du. Kakanbok ere esaten dio emakumea itsusitu egin dela eta bere umorea oso txarra dela. Hala ere, Kandidok harekin ezkondu nahi du eta Turkiara doa. Bidean, galera batean Pangloss eta Kunegundaren anaia aurkitu zituen, biak esklabu gisa lanean. Kandidok, El Doradon eskuratutako diamante batzuei esker, bien askatasuna erosi zuen.

Liburuaren amaieran guztiak Konstantinoplatik gertu zegoen etxalde batean aurkituko ditugu. Kandidoren dirua agortu da, Kunegunda eramangaitz bihurtu da, Kakanbo ez dago pozik bere lanarekin, Pangloss amorratuta dago zeren eta ezin baitu unibertsitate baten irakatsi... Kandido, bestetik, ez du ezer baieztatzen. Azkenean etxaldea ondo doa eta guztiek jatekorik badute. Nolabait amaiera ez da baikorra ezta ere ezkorra baina protagonista guztiak bakean bizi dira elkarrekin.[2]

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira garrantzitsuenak:

  • Kandido, protagonista
  • Kunegunda, Kandidoren maitea
  • Pangloss, Kandidoren tutorea
  • Kakanbo, Kandidoren morroia
  • Martin, Kandidoren bidaia laguna
  • Baroia, Kunegundaren aita, gazteluaren jabea

Ilustrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo edizioaren ilustrazioak Jean-Michel Moreauk egin zituen. Oso ezagunak dira. Hona hemen adibide batzuk:

Euskarazko itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarara Ibon Sarasolak ekarri zuen, 1972an plazaratuz, Lur argitaletxearen eskutik, Kriseilu bilduman.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]