Kapusai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiriberri Arakilgo artzain bat 1924an, kapusaia duen jantzi tradizionalarekin.

Kapusai edo kapusail euritik babesteko soingaineko kaputxaduna da[1]. Herri batzuetan txartes izena ere hartzen zuen[2]. Aldi berean gorputza eta burua estaltzen zuen artilezko jantzia zen, bereziki langileek eta artzainek erabiltzen zutena euritik babestu ahal izateko[3]. Amionok eta Aymeric Picaudek aipatzen duten janzkera izan liteke, Iberiar Penintsulan Erdi Aroan erabiltzen zena[3].

Jantziak bi atal ditu, bata aurretik eta bestea atzetik jartzen dena, eta besoen azpitik sokekin lotzen zen. San Telmo museoan ale bat gordetzen da[4].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniako capisayo hitzaren parekoa da[5], hau da, gainjantzi bat (capa) eta zaia (sayo) bat batera dituen jantzia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
  2. «txartes - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
  3. a b (Ingelesez) «Javier Hermoso de Mendoza - Tierra Estella y Ciudad de Estella, Navarra» www.sasua.net (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
  4. «Capisayo . EMSIME» apps.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
  5. «kapusai - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]