Hiriberri (Arakil)
- Artikulu hau Arakilgo kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hiriberri».
| Hiriberri | |
|---|---|
| | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Arakil |
| Posta kodea | 31850 |
| Herritarra | hiriberriar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°55′02″N 1°53′44″W / 42.917222222222°N 1.8955555555556°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 114 (2020) |


Hiriberri[1] —edo, izen bera duten beste herrietatik bereizi behar denean, Hiriberri Arakil—[2] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko kontzeju eta herri bat da, Arakil udalerrikoa. 2007ko erroldan 116 biztanle zituen.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko izena, Euskaltzaindiak arautua, Hiriberri da;[1] edo, izen bera duten beste herrietatik bereizi behar denean, Hiriberri Arakil.[2] Izenaren osaera gardena da: hiri izen arrunta gehi berri adjektiboa. Horixe da, gainera, herriaren izen dokumentatu zaharrena: 1085. urteko dokumentu batean ageri da.[1]
Gaztelaniazko izena, Villanueva eta 1280. urtean ageri da dokumentatuta lehen aldiz,[1] eta euskal izenaren itzulpena da.
Gaur egun (2017ko abuztuaren 4az geroztik) izen ofiziala Hiriberri Arakil du. Lehenago, izen ofizial hauek izan zituen: Hiriberri Villanueva (1989tik 1993ra); Hiriberri euskaraz, Villanueva gaztelaniaz (1993tik 2017ra).[1]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 121 | 121 | 118 | 118 | 120 | 118 | 117 | 116 |
Garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka kontzejuan. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e «Hiriberri (Kontzejua)», Euskal Onomastikaren Datutegia, Euskaltzaindia.
- ↑ a b https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=bilaketa&Itemid=472&lang=eu&query=Hiriberri&mota=bateratua «Hiriberri»], Euskal Onomastikaren Datutegia, Euskaltzaindia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Arakil | ||
|---|---|---|
|
Kontzejuak: Egiarreta · Ekai · Errotz · Etxarren · Etxeberri · Hiriberri · Ihabar · Izurdiaga · Satrustegi · Urritzola · Zuhatzu | ||
