Edukira joan

Arakil

Arakil
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arakilgo Zuhatzu herria.

Bandera

Arakilgo armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Arakil
AlkateaOihana Olaberria Jaka
(EHBildu)
Posta kodea31849
INE kodea31025
Herritarraarakildar
Geografia
Koordenatuak42°54′45″N 1°51′54″W / 42.9125°N 1.865°W / 42.9125; -1.865
Azalera52,4 km²
Garaiera464 metro
Distantzia26 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria990 (2025:  −9)
alt_left 464 (%46,9) (%53,1) 526 alt_right
Dentsitatea18,36 bizt/km²
Zahartzea[1]% 24,61
Ugalkortasuna[1] 63,83
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,5 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 35.0 + % 20.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.arakil.eus

Arakil[4] ([aɾakil]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Sakanako eskualdekoa. 2020. urtean 962 biztanle zituen.

Iruñeko merindadekoa da, eta Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 26 kilometro mendebaldera dago. NA-2410 errepideak herria zeharkatzen du, eta A-10 autobidea herriaren hegoaldetik igarotzen da.

Inguru naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko baso eta landaredi ugaria kontserbatzen da oraindik ere, haritz eta arteak haranean, eta pagadiak gunerik menditsuenetan. Horrez gain, birlandaturiko Austriako larizio pinuak eta Ameriketako ipar haritzak daude.

Udalerriko klima, klima ozeaniko eta azpimediterraneoaren arteko nahastea da. Euriak urte osoan zehar ugariak diren arren, uda garaia, hilabete lehor bat izaten da. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradukoa, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.600mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 artekoak dira, altuera eta kokagunearen arabera. Hegoaldeko gune menditsuan egun euritsuak ugariagoak dira.


Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakilek mugakide ditu Larraun, Uharte Arakil, Imotz eta Irurtzun iparraldean, Irañeta mendebaldean, Irurtzun eta Itza ekialdean, eta Ollaran hegoaldean.

Arakilgo mapa. Puntu gorriak herriak dira eta beltzak jendea bizi den beste leku batzuk.

Arakil udalerria egun ezagutzen dugun bezala 1857ko erroldarako agertzen zaigu; lehenago hainbeste herrik berezko udalerria izan zuten eta urte horretarako batu egin ziren: Aizkorbe, Egiarreta, Ekai, Errotz, Etxarren, Etxeberri, Ihabar, Irurtzun (1991n berriro bereizi zena), Izurdiaga, Murgindueta, Satrustegi, Urritzola eta Zuhatzu. Hiriberri eta Itsasperri ere badaude udalerri honetan.

Beste herri batzuek udalerritik kanpo egin zuten: Arruazu (XVI. mendean), Uharte Arakil (1354an) eta Irañeta (1737an).

Lehen Arakil udalerriak herri gehiago zituen, baina denboraren poderioz hustu egin ziren: Arraitzaga, Blastegi (edo Blastegigaitz), Berama (eliz zergak biltzeko etxea zen hau), Garriz eta Latorlegi besteak beste.

Biztanleriaren tamainaUrtea50010001500200025003000189019201950198020102040ArakilBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 526 gizon, 464 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.22
0.38
 
95-99
 
0.86
1.33
 
90-94
 
0.86
2.66
 
85-89
 
2.16
2.66
 
80-84
 
2.80
4.37
 
75-79
 
4.09
3.61
 
70-74
 
4.96
8.37
 
65-69
 
6.47
9.13
 
60-64
 
7.54
8.17
 
55-59
 
8.62
6.65
 
50-54
 
5.17
8.94
 
45-49
 
7.33
6.46
 
40-44
 
7.76
7.03
 
35-39
 
7.97
4.18
 
30-34
 
4.31
7.41
 
25-29
 
4.74
5.13
 
20-24
 
3.88
2.09
 
15-19
 
7.54
5.51
 
10-14
 
6.47
2.85
 
5-9
 
4.53
3.04
 
0-4
 
1.72
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 25 udalerri berean jaioak ziren[7], probintziako batez bestekoaren (% 36,1) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 12,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 7,3 —probintzian % 16,8—.

Udal
Prob
Best
Udalerri berean · % 25Probintzia berean · % 55,3Beste erkidegoa · % 12,3Estatutik kanpo · % 7,3
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 90 biztanleren artean, gehienak Afrikan jaioak dira (% 42,2)[8]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Maroko, Ekuador, Argentina dira.

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 38,9Europa · % 16,7Afrika · % 42,2Asia · % 2,2
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Maroko18 · % 20
Ekuador10 · % 11,1
Argentina4 · % 4,4
Kolonbia4 · % 4,4
Peru3 · % 3,3
Ukraina3 · % 3,3
Txina2 · % 2,2
Erresuma Batua1 · % 1,1
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 575 etxebizitza zeuden: 387 (% 67,3) nagusiak eta 188 (% 32,7) ez-nagusiak.[9]

575etxebizitza
387etxegune

Etxebizitza multzoa

387
188
Etxebizitza nagusia (387)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (188)

Guztira 387 etxegune zeuden, eta horietatik 132 (% 34,1) pertsona bakarrekoak ziren.[10]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1132
2 pertsona81
3 pertsona68
4 pertsona70
5 edo gehiago36

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 56 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,17 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko udal hauteskundeetan Arakilgo Talde Independentea herri ekimeneko Javier Lazkotz Olaetxea hautatu zuten alkate. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien % 2,79) eta boto zuriak hemeretzi (botoen % 3,64). Abstentzioa % 31,85ekoa izan zen.

Arakilgo Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Arakilgo Talde Independentea3275
Eusko Abertzale Ekintza1762

2011ko udal hauteskundeetan Arakilgo Talde Independenteak eskuratu zituen boto gehien eta lau zinegotzi. Bildu koalizioak, berriz, hiru zinegotzi erdietsi zituen.

2015eko udal hauteskundeetan Arakilgo Talde Independenteak emaitzak hobetu zituen eta bost zinegotzi (aurrekoetan baino bat gehiago) lortu zituen. Bildu koalizioaren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk berriz, bi zinegotzi eskuratu zituen. Emaitzen ondorioz, Gregorio Santesteban Nuñez hautatu zuten alkate.

Arakilgo udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24a 2011ko maiatzaren 22a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Arakilgo Talde Independientea
5 / 7
376 (% 65,73)
4 / 7
291 (% 58,08)
Euskal Herria Bildu
2 / 7
179 (% 31,29)
3 / 7
186 (% 37,13)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean

2019ko udal hauteskundeetan EHBilduk aurkeztu zuen hautagai-zerrenda bakarra. 310 boto lortu zituen.[11] Oihana Olaberria Jaka izendatu zuten alkate.[12]

2023ko udal hauteskundeetan EH Bildu aurkeztu zen bakarrik eta 336 boto lortu zituen.[13] Oihana Olaberria berriro aukeratu zuten alkate.[14][15]

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007-2011Javier Lazkotz OlaetxeaArakilgo Talde Independentea
2011-2015Ruben Goñi UrrotzArakilgo Talde Independentea
2015-2019Gregorio Santesteban NuñezArakilgo Talde Independentea
2019-2023 Oihana Olaberria Jaka EH Bildu
2023-2027 Oihana Olaberria Jaka Eh Bildu

Arakilgo herrietako ordezkarien lehen bilerak Egiarretan dagoen Itxasperriko Santiago baseliza erromanikoaren ondoan egiten ziren XIII. mendearen inguruan.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 2

Arakilgo euskara[16] Erdiguneko Nafarreraren[17] azpieuskalkian kokatzen da, Arakilgo euskara[18] deritzo zehazki. Gaur egun arakildarren %20 inguru euskalduna da. Arakil udalerriko azken euskaldun zaharra, Urritzola herriko Ignazio Etxarren, 2017an hil zen[19].

Arakil Sakanako Mankomunitateko, Aralarko Elkarteko eta Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da.

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokiak dauzka udalerriko Ihabar, Etxarren eta Hiriberri kontzejuetan. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakildar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  6. «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  7. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  8. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  9. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  10. (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  11. «Udal hauteskundeak 2019 - Arakil - Guaixe.eus» guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-06).
  12. «Ilusioz heldu dio aginte makilari EH Bilduk Arakilen - Arakil» Guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-06).
  13. «Udal hauteskundeak 2023 - Arakil - Guaixe.eus» guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-06).
  14. «Arakilen zerrenda bakarra aurkeztu da udal hauteskundeetara - Arakil» Guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-06).
  15. «Hamalau udal osatu dira - Sakana» Guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-06).
  16. «Arakil - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  17. «Erdigunekoa (N) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  18. «Arakilgoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  19. Urritzolako azken euskaldun zaharra hil da, Berria.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]