Kari Vogt
Kari Vogt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oslo, 1939ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Oslo, 2024ko irailaren 19a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Osloko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Islamicist (en) eta historialaria |
Enplegatzailea(k) | Osloko Unibertsitatea |
Jasotako sariak |
Kari Vogt (Oslo, 1939ko apirilaren 3a – 2024ko irailaren 19a) norvegiar historialaria izan zen, ikasketa erlijiosoen arloa landu zuena. Islama eta kristautasun koptoa aztertu zituen eta hainbat liburu argitaratu zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kari Vogt Oslon jaio zen 1939an. Erik Theodor Vogt medikuaren eta Bodil Therese Tandberg psikologoaren alaba eta Hans Vogt hizkuntzalariaren eta Vebjørn Tandberg ingeniariaren iloba zen[1].
1965ean ikasketa erlijiosoetan graduatu zen Osloko Unibertsitatean, Urmenneskeskikkelsen i de manikeiske Thomas-salmene tesia defendatuz. Parisen ere ikasi zuen. 1967az geroztik, Osloko Unibertsitatean lan egin zuen[1].
Norvegiako Literatura eta Adierazpen Askatasunaren Akademiako kide eta PEN Internationaleko Norvegiako adarreko kontseilari izan zen[1][2].
1996an Fritt Ord Ohorezko Saria irabazi zuen[3], eta 2006an Osloko Unibertsitatearen ikerketen zabalkunderako saria[4].
2024ko irailaren 19an hil zen, 85 urte zituela[5].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Den skjulte tradisjon : skapende kvinner i kulturhistorien (1983)
- Islams hus (1993)
- Kommet for å bli (1995)
- Reise i Iran (1997)
- Islam på norsk (2000)
- Bruddet (2002)
- Religionsleksikon (Per Kværnerekin batera, 2002)
- Islam (2004)
- Hva er islam? (2007)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Norvegieraz [bokmål]) Kværne, Per. Helle, Knut ed. «Kari Vogt» Norsk biografisk leksikon (Oslo: Kunnskapsforlaget) 2024-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Godal, Anne Marit. «Kari Vogt» Store norske leksikon (Oslo: Norsk nettleksikon).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) «Fritt Ords Honnør 1996. Kari Vogt» Fritt Ord (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) «Kari Vogt holder foredrag i Katolsk Forum» Vår Frue Kirke, Ålesund 2014-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Lofstad, Ralf. «Kari Vogt er død» Dagbladet 2024-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).