Karkaba (Erdi Aroko kale estua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Segurako (Gipuzkoa) karkaba

Karkaba Erdi Aroko hirietan etxeen atzealdean sortzen zuten kale estua da. Etxe abereak eta zaborra biltzen zituzten hor. Hala ere, kalexka horiek funtzio garrantzitsua zuten herrian: horiei esker suteak itzaltzea errazagoa zen eta etxeak argi eta aire iturri gehiago izan zezaten ahalbidetzen zuten.

Erdi Aroko herrigunea gorde duten hainbat herritan, gaur egun ere badira karkabak. Adibidez, Euskal Herriko herri askotako alde zaharretan, badira karkabak Artziniegan,[1] Bilbon,[2] Durangon,[3] Ordizian,[4] Seguran...[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «82/1996 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Artziniegako (Araba) Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatzeko eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeko dena» Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 1996ko apirilaren 16a (Noiz kontsultatua: 2019-09-17).
  2. «SURBISA - Karkabak» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-17).
  3. «Alde Zaharreko hirugarren karkaba konponduko du udalak» Anboto 2015-01-28 (Noiz kontsultatua: 2019-09-17).
  4. Peñalba Garmendia, Santiago; Arruabarrena Florez, Manuel. (PDF) Ordiziako Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia. Ordizia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-17).
  5. Ardixarra Etxea, Erdi Aroko Interpretazio Zentroa: Aurkezpena. GipuzkoakoMuseoak.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]