Karl Benz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Benz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarl Friedrich Michael Benz
JaiotzaMühlburg (en) Itzuli1844ko azaroaren 25a
HerrialdeaBadengo Errepublika
 Badengo Dukerri Handia
BizilekuaQ118669544 Itzuli
HeriotzaLadenburg1929ko apirilaren 4a (84 urte)
Hobiratze lekuaLadenburg
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Bertha Benz
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Karlsruhe (en) Itzuli
Tesi zuzendariaFerdinand Redtenbacher (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta asmatzailea
Jasotako sariak

Find a Grave: 6108462 Edit the value on Wikidata

Karl Friedrich Benz (Karlsruhe, Baden-Württemberg, 1844ko azaroaren 25a - Ladenburg, 1929ko apirilaren 4a) ingeniari alemaniarra izan zen eta autoaren asmatzaileetako bat jotzen da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benzen ibilgailua 1885n

Karl Friedrich Benz Karlsruhen jaio zen, Baden-Württembergen, 1844ko azaroaren 25ean. Ezkontzaz kanpo jaio zen eta gurasoek Michael Karl Benz deitu zioten, gero aldatuko zuen izena eta Carl Friedrich Benz hartu.

1845ean ezkondu ziren gurasoek eta Josephine eta John George Benz bikotea Karlsruhera joan ziren bizitzera, bere semearekin batera. Aita Badeneko ferrokarrilean lokomotora ingeniaria izango zen eta neumoniak hilko zuen 1846ko udan. Ama alargunak nola edo hala atera behar izan zuen semea umezurtza aurrera eta ikasketak eginaraztea lortu zuen.

1872ko uztailean, Bertha Ringerrekin ezkondu zen eta 5 seme-alaba izan zituzten:

  • Eugenio (1873ko maiatzaren 1ean)
  • Richard (1874ko urriaren 21ean)
  • Klara (1877ko abuztuaren 1ean)
  • Thilde (1882ko otsailaren 2an)
  • Elena (1890eko martxoaren 16an)

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1871n, lehen enpresa eraiki zuen, eraikinerako materialak salduz.

1883an, motor industrialak eraikitzen hasi zen Mannheimen. Hauetako bat monozilindrikoa zen, 958 cm³ zituena, 0,75 zaldi eta urak hozten zuen, 1885ean, hirian zehar trizikloan ibiltzea lortu zuelarik.

1886ko urtarrilaren 29an, Karl Benzek 3 gurpiletako ibilgailu baterako 37.435 zenbakidun patentea eskatu zion gobernu alemaniarrari, historiako lehen automotorea kontsideratzen dena. Motorwagen izena eman zioten eta Municheko Deutsches Museumean dago ikusgai.

1888an egokituko zizkioten Benz Comfortableri lehen kautxozko neumatikoak.

1899an 572 ibilgailuetako ekoizpena egin zen eta urte honetan agertu zen lehen lasterketarako autoa. Benz auto fabrikatzaile garrantzitsuenetakoa zen, jada.

1890ean bi sozio elkartu zitzaizkion: Friedrich von Fischer, administrazioaz arduratuko zena, eta Julius Ganss, salmentaz. Horrela, handik aurrera, Benzen lana autoen alde teknikoaren garapena izango zen.

1893an, 4 gurpildun lehen Benz autoa etorri zen, Benz Victoria, eta hurrengo urtean, berriz, Benz Velo, etorriko ziren lehen kamioien oinarria.

1910ean, Benzek Gaggenauko Süddeutsche Automobil-Fabrik sortu zuen.

1924tik 1926ra arte bitartean, Benz eta Daimler batasun prozesuari ekin zioten eta Daimler-Benz enpresa sortu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Benz Aldatu lotura Wikidatan