Edukira joan

Karlos Nasar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos Nasar
Bizitza
JaiotzaParis2004ko maiatzaren 12a (20 urte)
Herrialdea Bulgaria
Hezkuntza
Hizkuntzakbulgariera
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea
IMDB: nm12476349 Edit the value on Wikidata

Karlos Nasar (bulgarieraz: Карлос Насар, Paris, Frantzia, 2004ko maiatzaren 12a) halterofilian aritzen den kirolaria da. Frantzian jaio bazen ere bulgariar jatorria du eta Bulgariako selekzioan lehiatzen da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen 89 kg-tako kategorian, munduko errekor berria ezarriz gainera.[1]

Parisen jaio zen. Ama bulgariarra du eta aita libanoarra. Bi anaia ditu, Lazarus eta Ivan.[2]

2021ean munduko txapelduna izan zen 81 kg-tako mailan eta munduko errekorra ezarri zuen gainera. Urte berean Europa txapeldunordea izan zen. 2023an eta 2024an Europako txapelduna izan zen. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen eta munduko errekorra ezarri zuen 224 kilogramo altxatuta.[1]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 1. postua, urrezko domina ≤89 kilo
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Taxkent  Uzbekistan 1. postua, urrezko domina ≤81 kilo
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Mosku  Errusia 2. lekua, zilarrezko domina ≤81 kilo
2022 Tirana  Albania 2. lekua, zilarrezko domina ≤89 kilo
2023 Erevan  Armenia 1. postua, urrezko domina ≤89 kilo
2024 Sofia  Bulgaria 1. postua, urrezko domina ≤89 kilo
  • 81 kg kategorian: 208 kg (Taxkent, 2021) - Munduko errekorra
  • 89 kg kategorian: 224 kg (Paris, 2024) - Munduko errekorra[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Eurosport. (2024-08-09). WORLD RECORD! 🏋️‍♂️ | Karlos Nasar Makes History In Men's 89KG Weightlifting Highlights | #Paris2024. (Noiz kontsultatua: 2024-10-02).
  2. (Bulgarieraz) «Насар започнал като шахматист» Telegraph.bg (Noiz kontsultatua: 2024-10-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]