Kategoria eztabaida:Euskal Herriko emakume hizkuntzalariak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Badago 'Euskal Herriko gizon hizkuntzalariak' kategoria? Inportantea da gizon/emakume kontu hori hizkuntzalarien artean bi multzo egiteko? Kiroletan bereizten da gizon/emakume kategorien artean baina jakinduria kontuetan, kontu akademikoetan, politikan... emakumezkoek kategoria propio bat behar dute? GorkaAzk (eztabaida) 09:30, 7 abendua 2021 (CET)[Erantzun]

Behin eta berriz itzultzen den eztabaida. Nik esango nuke behar dugula biak (gizon eta emakume). Theklan (eztabaida) 09:32, 7 abendua 2021 (CET)[Erantzun]
Bai imajinatzen dut eztabaida ez dela batere berria... Ziur aski hortik egongo dira hari luzeak kontu hau luze eztabaidatzen. Emakunde edo genero kontuetan aditu den norbaiten iritzia eskatu zen? GorkaAzk (eztabaida) 09:36, 7 abendua 2021 (CET)[Erantzun]
2014an eztabaidatu zen. Bertan kategoriak sortzeari buruzko azalpenetan hurrengo irizpidea agertzea bozkatu zen:
« Oro har, emakumezkoak batetik eta gizonezkoak bestetik bereizten dituzten kategoriak ez sortzea gomendatzen da; guztiok gara gizakiak eta sexua ez da bereizketa egokia askotan. Hala ere, halako kategoria bat sortzeko beharra ikusten baduzu, sortzeko eskubidea baduzu. Eskubide hori erabiltzeak betebehar hauek ekarriko dizkizu:
  1. Emakumezkoen kategoria sortzen baduzu, gizonezkoena ere sortu beharko duzu, eta alderantziz.
  2. Hilabeteko epea izango duzu kategoria horiei dagozkien euskal wikipediako artikulu guztiak kategoria horietan sartzeko.
Betebehar horiek bete ezean, kategoria horiek ezabatu egingo dira.
»
Proposamenak 4 aldeko boto, 3 aurkako eta neutral bat izan zituen. Hain emaitza estua izanik, nik neuk ez dut eragozpenik jarri emakuzmekoen kategoriak sortu direnean.
Kontuan hartuta eztabaida eta bozketa 2014an egin zirela, emaitza oso estua izan zela, eta har eskero emakume wikilari aktiboak ere baditugula, txokora daramat gaia Lainobeltz (eztabaida) 16:03, 7 abendua 2021 (CET)[Erantzun]