Topic on Wikipedia:Txokoa

Emakumezkoak eta gizonezkoak bereizteko kategoriak

7
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Kategoria eztabaida:Euskal Herriko emakume hizkuntzalariak eztabaidan kategoria hori beharrezko den ala ez galdetzen da. Eztabaida, baina, kategoria zehatz horretaz gain eztabaida zabalagoa izan daiteke: orokorrean, Emakumezkoak eta gizonezkoak bereizteko kategoriak sortu ala ez.

Gaia hau 2014an eztabaidatu zen. Bertan kategoriak sortzeari buruzko azalpenetan hurrengo irizpidea agertzea bozkatu zen:

« Oro har, emakumezkoak batetik eta gizonezkoak bestetik bereizten dituzten kategoriak ez sortzea gomendatzen da; guztiok gara gizakiak eta sexua ez da bereizketa egokia askotan. Hala ere, halako kategoria bat sortzeko beharra ikusten baduzu, sortzeko eskubidea baduzu. Eskubide hori erabiltzeak betebehar hauek ekarriko dizkizu:
  1. Emakumezkoen kategoria sortzen baduzu, gizonezkoena ere sortu beharko duzu, eta alderantziz.
  2. Hilabeteko epea izango duzu kategoria horiei dagozkien euskal wikipediako artikulu guztiak kategoria horietan sartzeko.

Betebehar horiek bete ezean, kategoria horiek ezabatu egingo dira.

 »

Proposamenak 4 aldeko boto, 3 aurkako eta neutral bat izan zituen.

Kontuan hartuta eztabaida eta bozketa 2014an egin zirela, emaitza oso estua izan zela, eta har eskero emakume wikilari aktiboak ere baditugula, txokora dakart gaia.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bere garaian eztabaida luzea izan zen, baina gutxik hartu genuen parte. Nik kategoria bakarraren aurka bozkatu nuen, baina galdu. Geroztik, ohikoa izan da erabaki hau ez betearaztea, eta gero eta ohikoagoa emakumezkoen kategoriak egitea... ez soilik euskarazko Wikipedian. Nik uste bisibilizazioa garrantzitsua dela, baina eztabaida konplexuagoa da.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Nik neuk ez nuen bozketa hartan parte hartu, oraindik ez nintzen wikilari. Gaur bozkatu beharko banu, agian neutral bozkatuko nuke. Alde batetik, filosofikoki, kategoria bakarraren alde nago, Bestetik, bisibilizazio aldetik, kategoria bereizia egiteari ondo deritzot.

Gorkaazk (eztabaida · ekarpenak)ek aipatu bezala, Emakunde edo genero kontuetan aditu den norbaiten iritzia eskatzea interesgarria litzake.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Berez bereiztearen kontra nengoke. Hala ere, generoa interesa pizten duen gaia da eta ikerketan bilatzen da kategorizazio hori. Wikidatan egin daiteke, baina errazagoa da aurkitzeko, eta gehiago bistaratzen da, Theklanek aipatu bezala, EUWPn bi kategoria sortzen badira.

Beste aukera bat da, Commonsen eskualdekako kategorizazioan egin ohi den bezala, ale bakoitza bi kategoriatan egotea: "gizonezko/emakumezko X" (antropologoak, idazleak...) eta "X, izenaren arabera". Horrek lana ekarriko luke, noski, sistematikoki jokatzen bada.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ni labetik atera berriko wikilaria naiz. Udako Olinpiar Jokoetako proiektuan igo nintzen trenera, eta, noski, joko-modalitate guztietan, edo ia guztietan, gizonezkoak eta emakumezkoak daude.

Nire ustez, gaia oso-oso irristakorra da, gizon eta emakumez gain, ez bitarren arazoa ere hor baitago. Errazena gizakia aipatzea litzateke, ez sexua, ez generoa, ez beste, hori guztia behar den bezala bereiztea ez baita erraza.

Norbaitek aipatu du Emakunderen edo genero kontuetan aditu den norbaiten iritzia eskatzea interesgarria litzakeela. Horretan ere, kontuz ibili behar da; adituen artean ere, genero edo sexuen arteko bereizketari buruzko iritzi oso desberdinak baitaude.

Beste aldetik, arazoa ez dugu bakarrik gizonezko edo emakumezko kategoriak egitea. Niri, adibidez, gertatzen zait AEBko saskibaloi jokalariekin. Badago kategoria bat NBAko jokalariak, baina ez dago WNBAko jokalariak. Zer kategoria eransten diet AEBko emakume saskibaloi jokalariei? Errazena litzateke AEBko saskibaloi jokalari kategoria sortzea eta denak hor sartzea.

Nire ustez, berdintasunaz sinesten badugu, ez genuke bereizketarik egin behar.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hemen iritzia eman dugun guztiak gizonezkoak gara. Har dezagun tarte bat, eta parte hartzen duten emakumeek hitz egin dezatela, gaiak dimentsio handia baitu.

"Emakumezkoak eta gizonezkoak bereizteko kategoriak" mezuari erantzun