Wikipedia:Bozketak/Emakumezkoak eta gizonezkoak bereizteko kategoriak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikipedia honetako Txokoan eztabaida luzea izan da, «Emakumeak lanbidearen arabera» izenburuarekin, lanbide batzuetako emakumezkoak bereizten dituzten kategoriak ezabatzearen komenientziaz. Eztabaida horretan agertutako iritzi eta jarreretatik ondorioren bat ateratzeko asmoz, proposamen bat plazaratu da.

Kategoriak sortzeari buruzko azalpenetan irizpide hau agertzea:

« Oro har, emakumezkoak batetik eta gizonezkoak bestetik bereizten dituzten kategoriak ez sortzea gomendatzen da; guztiok gara gizakiak eta sexua ez da bereizketa egokia askotan. Hala ere, halako kategoria bat sortzeko beharra ikusten baduzu, sortzeko eskubidea baduzu. Eskubide hori erabiltzeak betebehar hauek ekarriko dizkizu:
  1. Emakumezkoen kategoria sortzen baduzu, gizonezkoena ere sortu beharko duzu, eta alderantziz.
  2. Hilabeteko epea izango duzu kategoria horiei dagozkien euskal wikipediako artikulu guztiak kategoria horietan sartzeko.

Betebehar horiek bete ezean, kategoria horiek ezabatu egingo dira.

»

Bozketa hau proposatu duen lankidea Xabier Armendaritz (eztabaida · ekarpenak) izan da.

17 egun. 2014ko irailaren 26tik urriaren 12 arte.

Alde[aldatu iturburu kodea]

  1.  Alde Gizabanako guztiak, guztiak.... (lehendik sortutako artikuluak kategorizatu eta kitto!) :-) -Marklar (eztabaida) 10:15, 26 iraila 2014 (UTC)
    Egina. Arrazoia, esaldi hori ez zegoen ondo idatzita. Zuzendu dut, eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2014-09-26, 10:21 (UTC)
  2.  Alde. --Xabier Armendaritz 2014-09-26, 11:08 (UTC
  3.  Alde -Sikret8 (eztabaida) 15:50, 26 iraila 2014 (UTC)
  4.  Alde. --Joxezin

Aurka[aldatu iturburu kodea]

  1.  Aurka -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:50, 26 iraila 2014 (UTC) Azpian azaldutakoagatik.
  2.  Aurka--Assar; (erantzun hemen) 15:43, 26 iraila 2014 (UTC)
  3.  Aurka - --Joxemai; (erantzunak) 08:41, 27 iraila 2014 (UTC)

Zuri[aldatu iturburu kodea]

  1.  Neutrala - Eztabaida hau Gordiar korapiloa dirudi. -Euskaldunaa (eztabaida) 19:54, 26 iraila 2014 (UTC)

Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]

Eztabaida hau ez dut zuzenean jarraitu eta nola garatzen zen ikusi nahi nuen. Nire ustez ez da berdina Gizonezko filosofoak eta Emakumezko filosofoak, kategorizazio horrek baduelako helburu konkretu bat. Emakumezkoen sailkapen bat egiterakoan bisibilizazioa egiten da, euskal herritarrak direla markatzen dugunean bezala. Orokorrean emakumeak zientziatan eta ia edozein arlo profesionaletan inbisibleak izan dira, eta oso mezu positiboa ematen da Euskal Herriko filosofoak kategoriaz gain Emakumezko filosofoak sortzen badugu. Gizonezkoak ez gara izan inbisibleak historian zehar eta, horregatik, kategoria horrek ez du hainbeste zentzurik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:13, 26 iraila 2014 (UTC)

Emakumezkoen kategoriak baizik ez sortzeari neutraltasun falta ikusten diot, ordea: markatzen ez diren guztiak gizonezkoak direla esatea bezainbeste da... Hau da, ezer esaten ez bada, zientzialari bat gizonezkoa da? Aurreiritzi sexistei arrazoi ematea iruditzen zait. --Xabier Armendaritz 2014-09-26, 10:27 (UTC)
Bisibilizazioak ez dakar sexismoa. Pentsa Lilatoian: parte-hartzaileak emakumeak bakarrik dira, baina bereziki emakumeak bultzatu nahi direlako berez azpi-ordezkatuak dauden eremu batean parte-hartzera. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:49, 26 iraila 2014 (UTC)
Nire ustez emakumeen bisibilizazioak baidakarrela sexismo inplizitu edo lauso bat. Nolabait matxismoaren aurka ekin behar zaiolakoan emakumeak nabarmendu nahi dituztenak matxisten bizio berean jausten dira. Nik pentsatzen dudanarekin bat ez datorren arren, hau proposatuko nuke:
Emakumezkoei buruzko kategoriak sor daitezke, Xabierren proposamenean esaten den bezala, baina kategoria ezkutukoa edo non topical egin (Hiding categories) eta biologo, antropologo eta abarren kategorian gizonak eta emakumeak, denak batera, sartzea. Gizonen kategoriak ez nituzke inolaz ere sortuko, kasu berezi batzuetan ezik (abeslariak, aktoreak eta kirolariak).- --Joxemai; (erantzunak) 12:25, 26 iraila 2014 (UTC)
Nik uste argi utzi dudala nire iritzia bereizketari buruz, emakumea nabarmendu ordez, gutxiesten duela iruditzen zait. Egia da aipatutako Lilatoia nik emandako argudioei kontra egiten diela, baina lasterketan parte hartzen duten gehienak (antolatzaileak, behintzat) feministak direla kontuan hartu behar da. Bizi garen gizartea, zoritxarrez, ez. Beraz, Lilatoian ez da horrenbestekoa gaizki-ulertuak edo interpretazio okerrak egiteko arriskua.
Gainera, sexismoaren alde garratzena emakumeek jasan badute ere, gizonek ere jasan behar izan dugu geurea gizarte matxista honetan. Theklan, ondo irudituko litzaizuke, era berean, Kategoria:Gizon erizainak, Kategoria:Gizon feministak edota Kategoria:Gizon gimnastak modukoak sortzea? -Sikret8 (eztabaida) 15:50, 26 iraila 2014 (UTC)

Aupa. Nik harri bat bota nuen eta gero eskua ezkutatu nuen eztabaida honetan, apur bat off egon naiz egun hauetan, barkatu.

Theklan-ekin ados nago argudioan: emakumezkoak nabarmentzea, edo behintzat historian egon diren pertsona ospetsu batzuk emakumeak izan zirela esatea, nire ustez emakumeen aldeko ekintza da, ez aurkakoa. Adibidez, muturreko kasura joanda, kategorietan soilik ez, artikuluan bertan ere sexua adieraztea kenduta, Hipatiaren kasua hartuta ("Hipatia Alexandriako zientzialaria izan zen"), nik pentsatuko nuke Hipatia gizon bat zela, ez baitakit (Amenabarren film kaxkarra ikusi ez banu XD) Hipatia emakume izena dela, eta oraindik mentalki matxismo egoera horretan gaudenez gero (ni behintzat), ba horixe, argazkira begiratuko nuke eta esango nuke: "Hara, emakumea da eta!"

Simone de Beauvoir: nik ez dakit "Simone" izena gizonena ala emakumeena den, beraz, nire "matxismoari" jarraiki eta munduan historikoki ospetsu izan diren filosofo gehienak gizonak izan direla jakinda, ba gizona dela pentsatuko nuke. Are gehiago, eskolan filosofia ikasten ari den 14 urteko ikasle bat banintz, gizona dela pentsatuko nuke. Artikulura sartu eta ez du inon jartzen emakumea dela. Eskerrak argazki bat dagoen! -> Emakumetasuna inon aipatzen ez denez, zein da 14 urteko ikaslearen ondorioa?: ez dago emakume filosoforik -> emakumearen inbisibilitatea.

Izan ere, kategorietan emakumeak aipatzea egokia ez bada, artikuluen barruan ere ez da egokia, ezta? Ez dut ulertzen zergatik kategorietan aipamen hori kentzea proposatzen den eta artikuluen barruan ez. Hain garrantzitsuak al dira kategoriak? Artikuluetako barruko testua baino gehiago? Nik esango nuke alderantziz dela, eta beraz, argudioak balio handiagoa lukeela bigarren kasuan. Alegia: "ken dezagun emakumetasun aipamena testu barruan, eta utz dezagun kategorietan!"

Hipatiaren kasura bueltatuta, eta bere kategoriak ikusita, zera aurkitzen dut: Antzinako Greziakoa zela, V. mendekoa, alexandriarra, matematikaria, filosofoa, astronomoa, 370.an jaioa eta 415.ean hila. Zergatik datu horiek guztiek izan behar dute garrantzitsuagoak, hain justu emakume izatearena baino? Ze emakumea zela aipatu gabe utzita, horixe ari gara adierazten, sexuarena garrantzi gutxiagoko kontu bat dela. Portzierto, orain pentsatuta, apur bat arraroa da "Antzinako Greziakoa" izatea eta "V. mendekoa", uste dut kategorizazio hori zuzendu behar dela.

Argudio praktiko bat: nahiz eta sexuaren araberako kategoriak ez sortzea erabakitzen dugun eu-wikian, gainerako wikipedietan (batez ere ingelesezkoan) bai existitzen direnez, joera beti izango da sortzearen aldekoa, normalean kategoriak beste wikipedia batzuetatik kopiatzen baitira. Hemendik bost urtera, euskal wikipedian erabiltzaile berri gehiagok edukiak sortzen hasten direnean, joera kategoria horiek sortzearen aldekoa izango da, ez baitute jakingo bost urte atzera horrelako erabakirik hartu zenik.

Bide batez, Denzel Washingtonen kasuan beltza dela esatearen aldekoa nintzateke, ze uste dut garrantzitsua dela erakustea badaudela aktore beltz ospetsuak. Gainera, kasu horretan BAI ari garela esaten, kategorien bidez, afroamerikarra dela ;)

Marklarrekin ere ados, badaude "delikatuak" izan daitezkeen beste kategorizazio batzuk: arraza, etab. baina horrek ez du esan nahi erabili behar ez direnik. Nire ustez informazio baliagarri eta osagarria ematen dute pertsonei buruz.

Eta amaitzeko, nire ustez entziklopedia batean nabarmentzekoak dira arau orokorretik kanpo dauden jokaera edo gertaerak, hain zuzen ohikoak ez direlako edo historikoki izan ez direlako. Emakume filosofoak, Hollywoodeko aktore beltzak, ateoak (Simone de Beauvoir artikuluaren kasuan bezala), etab. Bestela, ezkutuan geratzen dira eta hori "jakinduria gutxitzea" da, hain zuzen entziklopedia batek egin behar duenaren aurkakoa.

Amaitzeko, asmakizun bat: ba al dakizue "Wachowski brothers" (Matrixeko zinema zuzendariak) nola esaten den euskaraz? Ez du balio ingelesezko wikipedian begiratzea... XD XD XD Twitter bidez agian enteratuko zineten batzuk nola den.

Beraz, ez nago ados gomendioa emakumezkoen kategoriak EZ sortzearena izatea. Nire proposamena da gizonezkoen kategoriak sortzeko ahalegina egitea, emakumezkoenak sortzen diren bezala.--Assar; (erantzun hemen) 16:33, 26 iraila 2014 (UTC)

Aupa, Assar! Bai, esan duzunarekin ados. Hipatiaren artikuluan filosofoaren emakumetasuna aipatu beharko litzateke, arrazoi duzu. Ez da ezkutatu behar. Bisibilizazio behar horren garrantzia ikusten dut. Baina, aurreneko esaldian gehitzea gehiegizkoa iruditzen zait. Ikusi ingelesezko artikuluaren sarrera, euskarazkoa baino egokiagoa dela uste dut: Hypatia (/haɪˈpeɪʃə/ hy-PAY-shə; Greek: Ὑπατία Hypatía) (born c. AD 350 – 370; killed by Christians in 415) was a Greek Alexandrian Neoplatonist philosopher in Egypt.[3] As head of the Platonist school at Alexandria, she taught philosophy and astronomy.
Ingelesezko wikipedian bereizketa ematen den arren, nire ustez berdintasunaren aldeko apustua ageriagoa da. Hipatiaren izena ez da soilik en:Category:Ancient Greek women philosophers kategorian agertzen, en:Category:Ancient Greek philosophers kategorian ere azaltzen da, Platon eta gainontzekoekin batera, maila berean. Hala, emakume filosofoak nabarmentzen dira, baina, era berean, gizonezkoen maila berean agertzen dira gaineko kategorian. Euskarazko wikipedian egiten ez den bezala. --> Hemengo eztabaidarentzako irtenbide egokia izan liteke ingeles eredua.
Hala ere, XXI. mendeko antropologo edota biologo baten emakumetasuna markatzea gehiegizkoa dela uste dut. Ez da batere aipagarria. Oraindik gizarte matxistan bizi garen arren, sexuaren araberako bereizte obsesiboak ez garamatza inora. Gizakiak bat egin beharrean, zatitzen gaituela iruditzen zait, bi lubaki sortzen.
Bide batez, Denzel Washingtonena erantzun nahiko nizuke. Denzel, Kategoria:Afroamerikarrak kategoriaz gain, Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak kategorian ere badago, AEBetako gainontzeko aktoreen maila berean. Arazoa ikusiko nuke, Denzel Washington Kategoria:Amerikako Estatu Batuetako afroamerikar aktoreak kategorian baino ez balego. Afroamerikarra dela nabarmentzekoa den arren (batik bat, afroamerikar aktorea), lehenik eta behin, aktorea dela nabarmendu beharko litzateke. Beraz, orain dagoen moduan ez dut arazorik ikusten, ezta sarreran ere. Hala ere, gaineratu nahi dut afroamerikarrak ez direla arraza bat, Ameriketan bizi den etnia baten izena baizik. Arrazari beltza edo negroidea deitzen zaio. Eta euskal wikipedian, oraingoz behintzat, ez dira gizakiak arrazaren arabera sailkatzen.
Azkenik, ez dut harrapatzen asmakizuna :( -Sikret8 (eztabaida) 18:01, 26 iraila 2014 (UTC)
Aupa. Nik uste dena esanda dagoel, beraz ez dut argudio gehiagorik emango. Bakarrik gaineratu nahi dut Denzel Washingtonen kasuan, zuk diozun kategoria hori ez bada existitzen, nire ustez dela artikulua sortu zenean lehendik zeuden kategoriak erabili zirelako eta berriak sortu ez zirelako; ez inork ez duelako nabarmendu nahi "afroamerikar aktorea" dela.
Asmakizunaren erantzuna: "Wachowski neba-arrebak" (edo "anai-arrebak", nork bere gustura).--Assar; (erantzun hemen) 21:53, 26 iraila 2014 (UTC)
Bueno, ba ezer ez orduan. Ni ere nazkatu naiz inora ez garamatzan eztabaida honetaz. Emakumeak nabarmentzeko eta nabarmentzeko moduak daude, eta nik uste euskal wikipedian jarraitzen dena ez dela modu egokiena, lagundu baino gehiago, kalte egiten duela. Hori salatu nahi nuen. Onartzen dut sexuaren araberako bereizketa egitea baliagarria izan daitekeela (nire lehenbiziko ikuspuntua, beharbada, erradikalegia zen), baina egoki egin behar dira gauzak sexismoan ez erortzeko. Lehen esan dudan bezala, ingeles wikipedian egiten dena irtenbide ona izan liteke. Baina, adostasun zabalik lortzen ez denez, eta aldaketak egiteko jarrerarik ikusten ez dudanez... Ba nik etsitzen dut.
Hala ere, interesgarria izan da edukitako eztabaida. Eskertzen dizuet parte hartu izana biziki interesatzen zaidan gaia delako. Ondo izan. -Sikret8 (eztabaida) 10:03, 27 iraila 2014 (UTC)
Bide batez, Assar, eskertuko nizuke nire azken sarrera tentuz irakurtzea berriro ere. Uste dut ez duzula nire tesia behar bezala ulertu, batik bat, afroamerikarren inguruan esan dudana. -Sikret8 (eztabaida) 10:03, 27 iraila 2014 (UTC)

Agian arazoetako bat da ez dugula emakumezko wikilaririk! -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:22, 27 iraila 2014 (UTC)

Proposamena aurrera atera da, baina oso emaitza estuarekin. Proposamena plazaratu nuenean ordu arteko iritziak biltzen saiatu nintzen, eta aldeko emaitza argiagoa espero nuen... baina, tira, adostasun handiagoa duen proposamenik ezean, horixe dugu jarraibidea oraintxe, eta dagokion tokian argitaratuko dut.
Bestalde, gomendio orokorra besterik ez denez, hau onartu izanak ez du kentzen kategoria jakin bat ezabatzeko edo kategoria jakin batean beste era batera jokatzeko aukera, kategoria horren eztabaida orrian proposatuta hala onartzen bada edo inor aurka agertzen ez bada. --Xabier Armendaritz 2014-10-13, 10:54 (UTC)
  • Alde: 4
  • Aurka: 3
  • Zuri: 1