Edukira joan

Kathleen Lonsdale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kathleen Lonsdale

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKathleen Yardley
JaiotzaNewbridge1903ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1971ko apirilaren 1a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Ilford County High School (en) Itzuli
Woodford County High School (en) Itzuli
Bedford College
Royal Holloway, University of London (en) Itzuli
Tesi zuzendariaWilliam Henry Bragg
Doktorego ikaslea(k)Mike Glazer (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, kristalografoa, ingeniaria eta bakearen aldeko aktibista
Enplegatzailea(k)Londresko University College
Royal Institution (en) Itzuli
Leedsko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Atomic Scientists Association (en) Itzuli
Women's Engineering Society (en) Itzuli

Dame Kathleen Lonsdale Yardley (Newbridge, Kildare, Irlanda 1903ko urtarrilaren 28a - Londres, 1971ko apirilaren 1a) irlandar jatorriko britainiar kimikaria izan zen. Kristalografia zientziaren aintzindaria, ikerkuntza oso garrantzitsuak burutu zituen estruktura molekularraren inguruan, bentzenoaren egitura finkatu zuen hain zuzen ere. Zientziari eskainitako ekarpenez gain, emakume zientzialari askok jarraitutako bidea ireki zuen; lehenengo irakasle emakumea izan zen University College London unibertsitatean, Royal Society-ko lehenengo emakume kidea izan zen eta beste hainbat ohore lortu zituen.[1][2][3]

Bizitzako lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kathleen Lonsdale Yardley, Newbridge, Irlandako hiri batean jaio zen 1903.urtean eta bost urte zituela Essex, Inglaterrara bizitzera joan zen bere ama eta senideekin, bere gurasoak dibortziatu zirelako. Inglaterran Woodford nesken eskolara joan zen. Ikasle bikaina zen eta zientzietako ikasgaietan nabarmendu zen. Baina neskentzako eskolan ez zen ez matematikarik ez fisikarik irakasten eta ondorioz, Ilford mutilentzako eskolara joan behar zuen ikasgai horiek ikastera.

Bere azterketak oso ondo egin eta Bedford College Unibertsitatean sartzea lortu zuen 16 urterekin. Hasieran matematiketan graduatu behar zen, baina lehenengo urtean fisikako gradura aldatu zen. Unibertitate horretako azken hamar urteetako notarik altuenetarikoenak lortu zituen. 1922.urtean graduatu zen eta 1924an Zietzietan Master bat egin zuen University College London Unibertitatean.

Ikasketak eta ikerketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masterra egiten ari zelarik W. H. Bragg ezagutu zuen eta ingeles zientzialari honi esker, gartzen hasi berria zen X-izpien bidezko kristalografiaren zientzian murgildu zen. Bragg-en ikerkuntza taldera batu zen Royal Society-n eta bere gomendioak jarraituz, molekula organiko sinpleen egituren inguruan lan egin zuen. Baita, W. T. Astbury -ren X-izpien difrakzioaren teorian parte hartu zuen[3].

1927.urtean Thomas Lonsdalerekin ezkondu eta Leeds-era bizitzera joan ziren. Leeds-eko Unibertsitatean X-izpien difrakzioaren inguruan lan egin zuen, baina baita zientziari eskainitako lanik esanguratsuena bete zuen. Bentzenoaren egitura finkatu zuen, kimikan azkeneko 60 urte horietan askotan eztabaidutako arazoa. C. K. Ingold kimikariak hexametilbentzeno kristalak eman zizkion ikertzeko eta  bere ikerketei esker, argi erakusten da bentzeno eraztuna laua dela: c-c arteko loturen luzera berdina da eta c-c-c lotura guztiek 120º-ko angelua osatzen dutela[4]. Datu hau oso esanguratsua izan zen kimika organikoarako.

1. Bentzeno estrukturaren irudia

Haurdun geratu ondoren, bere ikerketak geratu behar izan zituen baina, posible izan zuen bezain pronto lanera bueltatu zen. X-izipien bidez, kristalografia ikerketetan jarraitu zuen Royal Society-n eta geroago, 1949 urtean, kimikako irakaslea bilakatu zen University College London Unibertsitatean.

Publikazio esanguratsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Simplified Structure Factor and Electron Density Formulae for the 230 Space Groups of Mathematical Crystallography, G. Bell & Sons, London, 1936.
  • "Divergent Beam X-ray Photography of Crystals," Philosophical Transactions of the Royal Society 240A: 219 (1947).
  • Crystals and X-Rays, G. Bell & Sons, London, 1948.
  • Removing the Causes of War, 1953.Is peace possible?, 1957
  • Forth in Thy Name: The Life and Work of Godfrey Mowatt, 1959[2]

Ohoreak eta emakume zientzialari bezala primiziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientziaren eta bizitzaren arlo askotan bezala, garai hartan kimikan ere gizonezkoak nagusitzen ziren, baina horrek ez zuen ekidin Kathleen Lonsdale bere ibilbidea zientzian egiteko. Emakume zientzialari askok jarraitutako bidea ireki zuen Kathleen Lonsdalek, izan ere, 1945.urtean Royal Society-n onartua izan zen lehenengo emakumea izan zelako. Emakumeak onartuak ez izatearen 285 urteko tradizioari amaiera eman zion elkartean sartu zenean. Baita, University College London Unibertsitateko-ko lehenengo irakasle emakumea izan zen ere. Gainera, International Union of Cristallography elkarteko lehenengo emakume lehendakaria izan zen. Hortaz gainera, beste hainbat ohore lortu ditu zientzan egindako lanagatik:




  • 1967an, Britainia Handiko Zientziaren Aurrerapenaren aldeko Elkartearen lehen emakume lehendakaria izan zen, gazteengan zientzia sustatzen zuelako.


Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikerketak hasi zituenean, Thomas Jackson Lonsdale, University Collgeko-en ingeneritza ikaslea, ezagutu zuen. 1927.urtean ezkondu ziren eta hiru seme-alaba izan zituzten: Jane (1929), Nancy (1931) eta Stephen (1934). Bere senarrak garbi adierazi zuen Kathleen-etik gehien erakarri zuen gauza bere abilidade matematikoak izan zirela eta ez zela berarekin ezkondu etxeko garbitzaile bat edukitzeko.[6] Bere senarrak beti errespetatu zuen bai zintzialari zein emakume bezala, eta haurdun geratu ondoren, lanean jarri zezan bultzatu zuen.

Lonsdale eta bere senarra pazifistak deklaratu ziren II. Munudu Gerran zehar eta bakearen alde lan egin zuten. Errefuxatuei babesa eta aterpea eman zieten, eta 1943.urtean hilabete bat egon zen kartzelean gerraren aldeko lanetan ez parte hartzeagatik. 1956.urtean Estatu Batuetan, Sobietar Batasunean eta Britaina Handian hain ugariak ziren froga nuklearrei buruz, Is pace possible? (Posible al da bakea?) izenburua duen liburua idatzi zuen, bakearen aldeko manifestua . [5]

2. Kathleen Lonsdale-ek idatzitako panfletoa II.Mundu Gerran zehar.

68 urte zituelarik, 1971ko apirilaren 1ean hil egin zen, jatorri ezezaguneko minbizi baten ondorioz.[2]

Kristalografiari buruz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta kristalografiarn jatorria Ren Jus Juy 1743-1822 urte bitarteetan egindako lanetara atzera egin, kristalografia, zientzia bezala, ez zen benetan garatzen hasi X-izpiak sortu ziren (1895) arte. 1912. urtean Max von Laue zientzialari frantsesak X-izpiak erabili zituen lehenengo aldiz hainbat kristalen barne egitura aztertzeko. William eta Laurence, aita eta semea, X-izpiak erabili zituzten egitura inorganiko sinpleen egitura molekularra zehazteko. I. Mundu Gerran zehar, ikerketa guztiak eten behar izan ziren, baina ondoren Bragg semea eta aitak, kristalografiaren mundua beraien artean banatu zuten: aitak egitura organikoen inguruan ikertu zuen University College London Unibertsitatean (horrela Kathleen Lonsdale ezagutu ahal izan zuen), eta bere semeak berriz, gainerako sustantzia inorganikoen egiturak aztertu zituen Manchester-eko Unibertsitatean[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Dame Kathleen Lonsdale DBE FRS | 175 Faces of Chemistry» www.rsc.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).
  2. a b c (Ingelesez) Kathleen Lonsdale. 2018-04-17 (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).
  3. a b c (Ingelesez) «Woman of substance | News | Chemistry World» Chemistry World (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).
  4. (Ingelesez) Banham, Andrea. Dame Kathleen Lonsdale DBE FRS. (Noiz kontsultatua: 2013, abuztua).
  5. a b (Ingelesez) Most influential British women in science. (Noiz kontsultatua: 2010ko martxoaren 21ean).
  6. (Ingelesez) Claire Murray. DAME KATHLEEN LONSDALE, DBE FRS. .