Katia Krafft

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katia Krafft
KatiaKrafft.jpg
Bizitza
Izen osoaCatherine Joséphine Conrad
JaiotzaSoultz-Haut-Rhin1942ko apirilaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaUnzen1991ko ekainaren 3a (49 urte)
Heriotza moduaistripua: Hodei piroklastikoa
Familia
Ezkontidea(k)Maurice Krafft  (1970eko abuztuaren 18a -
Hezkuntza
HeziketaEstrasburgoko Unibertsitatea
École normale supérieure
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbolkanologoa
Jasotako sariak

Katia Krafft, jaiotza-izenaz Katia Conrad (Soultz-Haut-Rhin, Frantzia, 1942ko apirilaren 17a - Japonia, 1991ko ekainaren 3a), bulkanologo frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estrasburgon Kimikako ikasketak egin ondoren, Geokimikako tesia egin zuen Mulhouseko Kimika Eskolan. 1970ean, Maurice Krafftekin ezkondu zen. Senarrarekin batera, sumendien jarduera argazkien, filmen, liburuen eta hitzaldien bidez ezagutzera eman izateagatik da gehienbat ezaguna.

1975ean, Geografia Elkartearen Saria eta Esplorazio Saria jaso zuten senar-emazteek. Hogeita bost urtez ibili ziren munduan zehar, sumendien erupzioak aztertzen, ikertzen eta filmatzen. Erupzio horietako batean, Japoniako Unzen sumendiarenean, aurkitu zituen heriotzak.

Hainbat dibulgazio-lan argitaratu zituzten egindako ikerketei buruz: Les Volcans (1975, Sumendiak); Volcans et dérive des continents (1978, Sumendiak eta kontinenteen jitoa); Volcans du monde (1987, Munduko sumendiak); Les Feux de la Terre (1991, Lurraren suak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]