Kaze (MC)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kaze (MC)
Kaze en Los Alcazares 2014 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Cartagena1993ko ekainaren  6a (26 urte)
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta raperoa
Genero artistikoa rapa
hip hopa
Musika instrumentua ahotsa

Cristian Carrión Chacón (Cartagena, 1993), «Kaze» bezala ezagunagoa, espainiar rap abeslari eta musika-ekoizlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an trovo-a idazten hasi zen, gitarrako olerki batzuk eta handik urte batera rap abestiak idazten hasi zen. Hasiera batean Kas izena hartu zuen, baina geroago Cartagenako beste rap abeslari batekin zegoenean, Decima deitua, ezizena aldatu zuen eta gaur egungo Kaze hartu zuen. 2010tik aurrera bere Youtubeko kanalera gaiak eta abestiak igotzen hasi zen eta gaur egun 100.000 harpidedun baino gehiago ditu.[erreferentzia behar] 2010etik Espainian zehar birak egiten aritu da. Hastapenetan, Cartagenako ekitaldi ugarietan abesten hasi zen, esaterako, Erromatarrak eta Kartagotarrak edo Mandarache sarietan aritu zen. Kontzertuak Espainia osoan zehar eman arren, gaur egun arte bere bira deigarriena Circuito de La Utopia delakoa izan da, 2016an hasi zena eta, besteak beste, hiri hauek bisitatu dituena: Toledo, Murtzia, Malaga, Sevilla, Palma Mallorcakoa, Santiago de Compostela eta Gasteiz. Bere lehenengo diskoa, formatu fisikoan, 2016an aterako du.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sobran las palabras (maketa) (2010)
  • Ying yang, KMStylerekin (maketa) (2011)
  • Tan solo me expreso (maketa) (2011)
  • Esto es así (maketa) (2012)
  • Flowsica, Betorekin (maketa) (2012)
  • Sol (maketa) (2013)
  • L.M.A.D.D. (maketa) (2013)
  • Suspiros, Betorekin (maketa) (2015)
  • Recopilación Inéditos (maketa) (2015)

Elkarlanak eta banakako gaiak:

  • El mundo es diferente (Magic Rootekin, 2012)
  • Para variar (Betokin, 2013)
  • Aprende (SHÉrekin, 2014)
  • Beber y fumar (Betorekin, 2014)
  • El piloto (Ambkorekin, 2015)
  • Ron, vozka y ginebra (Hard GZ eta Kinkyrekin, 2015)
  • Apagado (Ambkorekin, 2016)
  • No Encajes (2016)

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]