Ken Rosewall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ken Rosewall
Ken Rosewall portrait.jpg
Bizitza
Izen osoa Kenneth Robert Rosewall
Jaiotza Sydney1934ko azaroaren  2a (84 urte)
Herrialdea  Australia
Bizilekua Sydney
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak tenislaria
Tenis
Jokaera eskuina
Bakarka i/g 550–174
Binaka i/g 206–111
 
Pisua 68 kilogramo
Altuera 175 zentimetro
Jasotako sariak

Ken Rosewall (Sydney, Australia, 1934ko azaroaren 2a) australiar tenis-jokalaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik erakutsi zuen tenisean jokatzeko dotoretasun eta trebetasun aparta, eta kirolari ematen zion garrantziagatik nabarmendu zen. Oso karrera luzea egin zuen (22 urte), eta bere belaunaldiko onenetakoa eta XX. mendeko tenis-jokalari handienetakoa izan zen. Lehenengo garaipenak Australian lortu zituen, junior-mailan, 1950. eta 1952. urteetan. Hurrengo urtean eskuratu zituen Grand Slameko bana-banako lehen garaipenak (Australia eta Roland Garros); maila horretako azkena, berriz, 1972an lortu zuen (Australia). Tartean irabazi zituen Estatu Batuetako Irekia, beste Roland Garros bat eta Australiako beste bi sari. Bederatzi titulu lortu zituen bikoteka: hiru Australian, bi Roland Garrosen eta beste bi Wimbledonen, baina ez zuen sekula irabazi Wimbledongo bana-banako saririk. 1957an egin zen profesional, eta munduko txapelduna izan zen 1960tik 1965era eta 1971 eta 1972 urteetan. Profesional gisa jokaturiko bana-banako hemeretzi partidetatik hamazazpi irabazi zituen, eta bikoteka jokatutako hiruretatik bi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ken Rosewall Aldatu lotura Wikidatan