Kennedy zentro espaziala
Itxura
| Kennedy zentro espaziala | |
|---|---|
| Eastern Range | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Estatua | |
| County of Florida | Brevard konderria |
| Kokapen fisikoa | Merritt Island (en) |
| Koordenatuak | 28°31′29″N 80°38′55″W / 28.5247°N 80.6486°W |
![]() | |
| Altitudea | 3 m, itsas mailaren gainetik |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1962ko martxoaren 7a |
| Kudeatzailea | |
| Izenaren jatorria | John Fitzgerald Kennedy |
| Webgune ofiziala | |
John F. Kennedy zentro espaziala (ingelesez: John F. Kennedy Space Center edo KSC) NASAren instalazio-multzo bat da, espazio-ontziak espazioratzeko erabilia. Estatu Batuetako Florida estatuko Cañaveral lurmuturrean dago. Estatu Batuetako John F. Kennedy lehendakari ohiaren omenez eman zitzaion izena.
Zentroa 55 km luze eta 10 km zabal da; guztira, 567 km²-ko azalera du, eta 15.000 pertsonak lan egin dute bertan. Bisitarientzako gune bat du, eta Floridako gune turistiko garrantzitsuenetariko bat da.
John F. Kennedy zentro espazialak jaurtitze-gune bat baino ez du hartzen (39 jaurtitze-konplexua). Gainerako jaurtiketak Cañaveral lurmuturrean egiten dira, AEBko aire-armadak zuzenduta. Eraikitze-lanak 1965ean amaitu zituzten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Senate» Congressional Record: 17598. 2004-9-8.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
