Kenneth L. Hale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kenneth L. Hale
president of the Linguistic Society of America Itzuli

Bizitza
Jaiotza Evanston (Illinois)1934ko abuztuaren 15a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Lexington (Massachusetts)2001eko urriaren 8a (67 urte)
Hezkuntza
Heziketa Arizonako Unibertsitatea
Indiana University Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Andrew Carnie Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k) Massachusetts Institute of Technology
Arizonako Unibertsitatea
Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Kenneth Locke Hale (Evanston, Illinois, 1934ko abuztuaren 15a2001eko urriaren 8a) estatubatuar hizkuntzalaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Massachusetts-eko Institutu Teknologikoko hizkuntzalari honek askotariko hizkuntzak ikasi zituen –oso gutxi aztertutakoak eta galbidean zeudenak–, bereziki Ipar Amerikako, Ertamerikako eta Australiako tokiko hizkuntzak. Halek hizkuntza hauek ikertu zituen: Navajo-a, Tohono O'odham-a, Warlpiri-a eta Ulwa, besteak beste.

Hale Evanston-en sortu zen, Illinoisen. Sei urte zituela bere familia Arizona hegoaldeko Canelotik hurbil dagoen arrantxo batera bizitzera joan zen. 1952. urtetik aurrera Arizonako Unibertsitatean ikasi zuen eta 1959an Indiana-Bloomingtoneko Unibertsitatean doktoretza lortu zuen "Papagoaren gramatika" izeneko tesiarekin. Illinoisko Unibertsitatean irakatsi zuen, Urbana-Champaign-en, 1961etik 1963ra arte, eta Arizonako Unibertsitatean, Tucson-en, 1963tik 1966 arte. 1967tik aurrera zenbait lan egin zituen MIT-Massachusettseko Institutu Teknologikoan 1999an erretiroa hartu zuen arte.

Poliglotatzat zuten, hizkuntza berriak ikasteko gaitasun paregabea zuelako –hizkuntzak oso azkar eta ongi ikasi zituen bizitza osoan zehar–. Txikia zelarik, jakina, ingelesa ikasi zuen, baita espainiera eta Tohono O'odham-a ere. Jemez-a eta hopi-a ere ikasi zituen Bigarren Hezkuntzako bere ikaskidearekin eta navajoa Arizonako Unibertsitateko bere ikaskidearekin. Australiako warlpiri hizkuntzan hain zen trebea ezen bere semeak Ezra eta Caleb hizkuntza horretan hezi zituen Estatu Batuetara itzuli ondoren.Ezrak bere aitaren gorespen-hitzaldia warlpiri hizkuntzan egin zuen.

Hizkuntzalaritzaren teoriari egindako ekarpenetan handienetako bat hipotesi hau da: zenbait hizkuntza ez dira konfigurazionalak, ez dute esaldien egitura bereizgarria, ingelesez gertatzen den bezala. Haleren arabera, hizkuntza ez-konfigurazionalek ezaugarri hauek dituzte: esaldi ordenaren askatasuna, ahoskatzen ez diren izenordainak edo esaldian hitzen dispertsio semantikoa izateko aukera.

Halek tokiko hiztun anitzi hizkuntzalaritza irakatsi zien beren hizkuntza azter zezaten. Besteak beste, tohono o'odhamaren hiztun Ofelia Zepedari, hopiaren hiztun Jeanne La Verne Masayesvari, navajoaren hiztun Paul Platerori eta beste askori.

1990. urtean Zientzietako Akademia Nazionaleko kide egin zuten.

Halek defendatu zuen hizkuntza guztiek garrantzi bera dutela, izan hamar hiztun nola ehun milioi. Fonema asko ez lirateke aurkituko hizkuntzarik hedatuenak soilik aztertu izan balira. Gutxiengoen hizkuntzen defendatzaile moduan ezaguna izan zen. Noam Chomsky MITeko lankideak hargatik esan zuen "ahotsik gabekoen ahotsa" izan zela.