Kenzō Takada
Kenzō Takada | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Himeji, 1939ko otsailaren 27a |
Herrialdea | Japonia Frantzia |
Bizilekua | Paris |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 2020ko urriaren 4a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Heziketa | Himejinishi High School (en) Kobe City University of Foreign Studies (en) Bunka Fashion College (en) |
Hizkuntzak | frantsesa japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzailea, moda-diseinatzailea, enpresaburua eta jantzi-diseinatzailea |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | Kenzo (mul) |
Jasotako sariak | |
|
Kenzō Takada (japonierazko izena: 高田賢三; Hyogo, Japonia, 1939ko otsailaren 27a - Neuilly-sur-Seine, 2020ko urriaren 4a) japoniar moda diseinatzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetatik ikasi nahi izan zuen diseinua, baina ez zuten diseinu-eskolan onartu eta ingeles literatura ikasi zuen. Hala ere, Tokiora joatea erabaki zuen; han diseinu-eskola ospetsu batean onartu zuten, eta hiru urtez aritu zen han ikasten. Denda handietarako hasi zen lanean; garai gogorra izan zen hura Kenzorentzat, familia kontra baitzeukan, hura ez zen eta gizon batentzako lanbidea.
1965ean Parisa joan zen. Denda handietarako eta beste diseinatzaileentzako lanak egiten hasi zen. Handik bost urtera bere boutiquea zabaldu zuen, Jap izenekoa, eta bere lehenengo bilduma diseinatu zuen kolore biziko japoniar kotoietan oinarrituta.
Gaur egun Kenzo etxeak hogeita bost denda ditu munduko hiriburu nagusietan, hiru estudio Frantzian eta mila zortziehun bat salmenta-gune mundu osoan zehar banatuta. Kenzoren estiloaren ezaugarri nagusiak kolore bizitasuna eta forma asimetrikoak dira. Moda-eskemak hausten duela esan ohi da, batez ere Parisen hasi zen garaian, garai horretan janzkera soila eta klasikoa baitzen nagusi. Frantziako hiriburuan arrakasta lortu ondoren, 1976an Japoniako moda argitaratzaileen saria eman zioten. 1983an gizonezkoentzako arropa diseinatzen hasi zen, eta New Yorkeko Madison hiribidean zabaldu zuen lehenengo gizonezkoentzako arropa-denda.
Urteekin zabaldu egin zituen aukerak, eta etxerako arropa, haurrentzako arropa eta perfume bat egin zituen. 1984an Frantziako Kultura-ministroak Arteen eta Letren ordenako zaldun izendatu zuen. Gizonezkoentzako perfumea eta makillajea ere landu zituen. Berritzaileena Kenzo Jeans eta Jungle gazteentzako arropak izan ziren, kotoian oinarrituak. 1993. urtetik, Kenzo LVMH konpainiarena da. 1999. urtean, Kenzo Takada erretiratu egin zen, hala ere, 2005ean dekorazio-diseinuari ekin zion eta Gokan Kobo marka sortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.