Keri Hilson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Keri Hilson
Keri Hilson Supafest 3 - cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Decatur1982ko abenduaren 5a (38 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Hezkuntza
Heziketa Emory University (en) Itzuli
Tucker High School (en) Itzuli
Oxford College of Emory University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, abeslaria, aktorea, musikagilea, musikaria, kantugilea, artista, dantzaria, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa rhythm and bluesa
popa
hip hopa
hip hop soul (en) Itzuli
R&B garaikidea
crunk (en) Itzuli
Ahots mota sopranoa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Interscope Records
Mosley Music Group (en) Itzuli
Zone 4 (en) Itzuli

kerihilson.com
IMDB: nm2778747 Allmovie: p680568 TV.com: people/keri-hilson
Facebook: kerihilson Twitter: kerihilson Instagram: kerihilson MySpace: kerihilson Youtube: UCGaotBFKgoaZamPb4sbEIYg Spotify: 63wjoROpeh5f11Qm93UiJ1 iTunes: 17768347 Musicbrainz: b76c616a-ec0d-4f0c-b986-f249c4a04d77 Songkick: 577338 Discogs: 241531 Allmusic: mn0000664272 Deezer: 75206 Edit the value on Wikidata

Keri Lynn Hilson (Atlanta, Georgia; 1982ko abenduaren 5a[1]) Grammy sarirako izendatutako R&B-ko abeslari eta musikagile estatubatuarra da, egun Zone 4/Mosley Music Group/Interscope enpresak kontratatua. Keri The Clutch izenarekin ezagutzen den musikagileen eta ekoizleen kolektibo bateko kidea da. 2000ko hamarkadan zehar, Hilsonek rap-kantari eta abeslari ugarirentzako abestiak idatzi ditu, horien artean Britney Spears eta Ludacris. 2007an, Timbalandekin "The Way I Are" eta "Scream" arrakastetan kolaboratu zuen eta horrela hasi zuen bakarkako ibilbidea. Keri-k cameo batzuk egin ditu Usher, Ne-Yo eta Nelly abeslarien bideoklipetan, besteak beste.

Bere lehen diskoa, In a Perfect World ..., 2009 hasieran kaleratu zuen, "Energy", "Turnin' Me On", "Knock You Down" eta "I Like" bezalako arrakastak sortuz, azken honek arrakasta handia lortuz Alemanian, Zweiohrküken filmeko soinu bandaren parte baita.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilson Decatur-en (Georgia) jaio zen. [2] Tucker-eko (Georgia) Tucker High School-en ikasi zuen. Nerabezaroan Hilson pianoa eta kantua ikasi zuen, eta 14 urte zituela By D'Signe nesken taldeko kide izan zen.[3] Batxilergoan konpositore eta bigarren mailako ahots bihurtu zen eta Emoryko Unibertsitatean ikasi zuen, antzerkian espezializatuz.

2001-2007: Konposizioa eta bigarren mailako ahotsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keri Hilson bakarlari ezberdinentzako musikagilea da 2000. urtetik. Musika idatzi du Britney Spears, Xzibit, Toni Braxton, Mary J. Blige, Usher, Ciara, The Pussycat Dolls, Avant, Ruben Studdard, B5, Diddy, Chingy, Armand Van Helden, LeToya Luckett, Rich Boy, Shawn Desman, Kelly Rowland, Nicole Scherzinger, Lloyd Banks, Timbaland abeslarientzat eta oraindik kaleratu gabe dauden beste hainbatentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]