Khadijetou Boichiri Mohamed Salem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khadijetou Boichiri Mohamed Salem
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko legebiltzarkidea

2012ko abuztuaren 1a - 2012ko abuztuaren 28a
Barrutia: Araba
Bizitza
Jaiotza 1974ko urriaren 10a (46 urte)
Herrialdea Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta medikua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar
Independente

Khadijetou Boichiri Mohamed Salem, Jady ezizenarekin ere ezaguna (Sahara, 1974ko urriaren 10a),[1] mediku eta politikari sahararra da, Aralarreko legebiltzarkide izandakoa denbora-tarte oso labur batean zehar, 2012. urtean.[2] Independente modura aurkeztu zen, 2009ko Hauteskundeetan Arabako barrutian, zerrendaren bigarren postuan.[3][4] 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan ere zerrendakide izan zen, 24. postuan Arabako barrutitik.[5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikua, Sacyl-en egiten du lan; hau da, Gaztela eta Leoneko osasun-arretaren zerbitzu publikoan.[6] 2009ko Eusko Legebiltzarreako Hauteskundeetan Arabako bigarren postuan aurkeztu bazen ere, Aralarreko Zuzendaritzak Aralarreko legebiltzarkide ziren Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe kanporatu zituen arte, "alderdiaren zuzendaritzaren aurka Bake eta Bizikidetza Ponentziaren alde bozkatzeagatik",[3] ez zen legebiltzarkide bihurtu.

Hala ere, garaiko geometria parlamentarioaren testuinguruan, Patxi Lópezek hauteskundeak deitu zituen[7] urte bereko abuztuaren 12an,[8] Jadyk postua lortu eta 11 egun geroago. Hortaz, Boichiri Aralarreko legebiltzarkide izan zen 27 egunetan zehar, hilabete bereko 28rarte.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskal Herria Bildu - Araba» zaharra.ehbildu.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-24.
  2. a b https://www.legebiltzarra.eus/fichas/c_729.html
  3. a b (Gaztelaniaz) «Ernesto Merino, Khadijetou Boichiri y Maribel Castelló se acreditan como nuevos parlamentarios de Aralar» El Diario Vasco 2012-08-07 Noiz kontsultatua: 2020-07-24.
  4. «Elecciones en Euskadi. Elecciones Parlamento Vasco 2009» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-24.
  5. «https://twitter.com/alatriste_66/status/255679284922941440/photo/1» Twitter Noiz kontsultatua: 2020-07-24.
  6. https://es.linkedin.com/public-profile/in/jady-boichiri-a8846a21
  7. (Gaztelaniaz) Uriarte, Natalia González de. (2016-02-14). «¿Por qué el Parlamento paga 20.000 euros a dos electas que no han trabajado ni un día?» elDiario Noiz kontsultatua: 2020-07-24.
  8. (Gaztelaniaz) Rivas, Javier; Gorospe, Pedro. (2012-08-21). «Patxi López convoca elecciones para que los vascos elijan un “modelo” anticrisis» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-07-24.