Kinnie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kinnie
Datuak
Historia
Sorrera1952
webgune ofiziala

Kinnie Maltako edari freskagarri gazi-gozoa da, laranja mingotsez egindakoa. 1952an aurkeztu zuen lehen aldiz Simonds Farsons Cisk garagardo fabrikak, eta Attarden (Malta) ekoizten jarraitzen da[1].

Kinnie marroi kolorekoa da, eta zuzenean edo alkoholarekin nahastuta edaten da[1]. Maltarren edari freskagarri gogokoena izatearen ospea du[2], eta batzuetan «freskagarri nazionala» deitzen zaio[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anthony Miceli Farrugia Simonds Farsons Ciskeko zuzendari gerenteak Kinnie asmatu zuen eta 1952an ekoiztu zuen lehen aldiz, gerraosteko Europan ugaritu ziren kola edarien alternatiba gisa[4]. 1975ean, urteko freskagarri bihurtu zen Frantziako Comité International d'Action Gastronomique et Touristiqueren arabera[5].

Kinnieren errezeta sekretuan mantentzen da, nahiz eta ginsenga eta arabarba dituela uste den[6].

1984an Kinnieren dieta-bertsio bat agertu zen[4]. 2007an, Kinnie Zest izeneko kaloria gutxiko bertsio berria eskuragarri jarri zen. Honek laranja zapore indartsuagoa du[3].

2021eko apirilean, Kinnie Spritz izeneko edari alkoholduna jarri zen martxan[7][8].

Salmenta-lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kinnie Erresuma Batura, Italiara, Alemaniara, Poloniara, Herbehereetara, Libiara, Kanadara eta Japoniara esportatzen da.

Australian Maltese Beverages Pty Limitedek ekoizten du Farsonsen lizentziapean.

2009ko martxoan, Farsonsek Kinnie Errusiara esportatzen hasiko zuela iragarri zen[9].

2010eko udan, Farsons eta Kinnie UK Limitedek Kinnie eta bere bi aldaerak abiarazi zituzten Londresko West Enden[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Nederlanderaz) Müller, Katja. (2019). ANWB Extra - Malta. ANWB Media - Boeken & Gidsen ISBN 9789018019907..
  2. (Ingelesez) Insight Guides: Explore Malta. Apa Publications ISBN 9781786715449..
  3. a b (Ingelesez) Rix, Juliet. (2015). Malta and Gozo. Bradt Travel Guides ISBN 9781784770259..
  4. a b (Ingelesez) «Kinnie is 60» Times of Malta 2012/04/04.
  5. (Nederlanderaz) «Kinnie» Maltapagina.
  6. (Nederlanderaz) «Culinaire hoogstandjes van Malta» Wijnjournaal 2015/03/31.
  7. (Ingelesez) Azzopardi, Jean Paul. «Malta’s Most Beloved Soft Drink Goes 18+ With The Launch Of Kinnie Spritz» Lovin Malta 2021/04/22.
  8. (Ingelesez) «Bluemarlin designs identity for new alcoholic aperitif» Transform 2021/07/21.
  9. a b (Ingelesez) Peregrin, Christian. «Maltese makeover» Times of Malta 2008/08/04.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]