Edukira joan

Kitsune

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kitsune
Ezaugarriak
Baliokideakazeri, Fox spirit (en) Itzuli eta Gumiho (en) Itzuli

Japoniar folklorean, kitsune (japonieraz: 狐, きつね?, kʲi̥t͡sɨne̞ ahoskatua) zaharrago eta jakintsuago izatean areagotzen diren gaitasun paranormalak dituen azeria da, basoak eta herrixkak zaintzen dituena. Gainerakoan, kitsune baten adina, jakinduria eta boterea ere handiagoak dira isats-kopuruak gora egin ahala, eta indartsuena bederatzi isatseko kitsunea da.

Gainera, kitsunea hertsiki lotuta dago Inari kami (japonieraz: ?) sintoistarekin, ugalkortasunaren, nekazaritzaren, arrozaren eta azerien jainkoa, haren mezulari edo zerbitzari gisa; funtzio horiek naturaz gaindiko boterea indartzen dute.

Bere gaitasun nabarmenetako bat giza forma hartzekoarena da, emakume gazte gisa, hain zuzen ere. Ipuin tradizional batzuetan, eta, oro har, folklorean, kitsunea bere metamorfosia pertsonekin bihurrikeriak egiteko baliatzen duen izaki bat da; beste batzuetan, animaliak zaindari, lagun, maitale edo emazte leialaren funtzioak betetzen ditu. Atributu magiko horien guztien ondorioz, kitsuneari opariak eskaintzen zaizkio jainko bat balitz bezala.

Japoniar folklorean azeriak izan zuen paper nagusi honen jatorri historikoa antzinako Japonian gizakiarekin izan zuen elkarbizitza harmonikoan dago, eta hortik kondaira-corpus gero eta handiagoa eratorri zen.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kaneko, Hiromasa (1984) Kaizuka no jūkotsu no chishiki: hito to dōbutsu no kakawari 貝塚の獣骨の知識―人と動物とのかかわり. pp. 127–128. Tokyo bijutsu. ISBN 978-4808702298
  2. Seino, Takayuki (2009) Hakkutsu sareta Nihon retto 2009 発掘された日本列島2009. p. 27. Agency for Cultural Affairs. ISBN 978-4022505224

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.