Klaudio Sagartzazu
Itxura
| Klaudio Sagartzazu | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hondarribia, 1895eko urriaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Hondarribia, 1971ko azaroaren 23a (76 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta olerkaria |
| Izengoitia(k) | Satarka |
| Ezizena(k) | Gar |
Klaudio Sagartzazu Sagartzazu, izengoitiz Satarka (Hondarribia (Gipuzkoa), 1895eko urriaren 30a - ib., 1971ko azaroaren 23a) euskal olerkigilea izan zen. Etxegintzan lan egiten zuen, ogibidez. Gerraurrean lirika erromantikoa landu zuten olerkarietako bat izan zen, Jautarkol bezala. Ildo horretan, 1922an, Txinpartak izeneko olerki-bilduma argitaratu zuen. Gerra ondoren olerkiak idazten jarraitu zuen. 1957an bigarren olerki bilduma argitaratu zuen, Intza begietan izenburupean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1966. urtean. Euskal-Erria, Euskalerriaren Alde, Euskal-Esnalea, El Bidasoa, Gure Herria, Hermes, Euzko Deya, Ondarribi, Egan eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara bere olerkiak.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txinpartak (1922, Loyola'tar Eneko Deuna)
- Intza begietan (1957, Graf. Valverde)
- Ezti-tantak: olerkiak (1996, Elkar)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
