Edukira joan

Kobako katamotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kobako katamotz
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaLynx
Espeziea Lynx spelaea
[[|]]

Kobako katamotza edo Mediterraneo kobazulo katamotza (Lynx spelaeus edo Lynx pardinus spelaeus) iraungitako Pleistozenoko Felidae familiako ugaztun karniboroa da.[1]

Katamotz mota honen hainbat aztarna Euskal Herriko Pirinioetako ipar isurialdean aurkitu dute, eta Goi Paleolito garaikoak dira, baita Arabako Arrillor harpean aurkitutakoak ere (Ruiz eta Laurino, 1986).

Edozein modutan ere, baliteke etorkizunean espeziearen aztarna gehiago agertzea Euskal Herrian barrena.

Katamotz hau iberiar katamotz eta ipar-katamotzen tarteko tamainakoa omen zen. Zenbait adituren arabera, haitzuloetako katamotza azken Izotz Aroari aurre egiteko iberiar katamotzaren egokitze bat izan zen.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Boscaini, Alberto; Alba, David M.; Beltrán, Juan F.; Moyà-Solà, Salvador; Madurell-Malapeira, Joan. (2016-07). «Latest Early Pleistocene remains of Lynx pardinus (Carnivora, Felidae) from the Iberian Peninsula: Taxonomy and evolutionary implications» Quaternary Science Reviews 143: 96–106.  doi:10.1016/j.quascirev.2016.05.015. (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]