Kobre(II) azetato
Kobre(II) azetatoa edo azetato kuprikoa, Cu(OAc)2 formulako konposatu kimikoa da, non AcO laburtzapenak azetato ioia irudikatzen duen: CH3CO2-. Hidratatzeko joera nabarmena duen solido kristalino berde iluna da.
| Kobre(II) azetato | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C4H6CuO4 |
| SMILES kanonikoa | [O-.CC(=O)[O-].[Cu+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
| MolView | [O-.CC(=O)[O-].[Cu+2] 3D eredua] |
| Konposizioa | kobre, oxigeno, karbono eta hidrogeno |
| Mota | acetate salt (en) |
| Masa molekularra | 180,956 Da |
| Erabilera | |
| Rola | oxidatzaile |
| Kristalografia | |
| Sistema kristalinoa | Kristal-sistema monokliniko |
| Arriskuak | |
| NFPA 704 | |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | OPQARKPSCNTWTJ-UHFFFAOYSA-L |
| CAS zenbakia | 142-71-2 |
| ChemSpider | 8555 eta 21169880 |
| PubChem | 8895 eta 131875629 |
| ZVG | 3030 |
| EC zenbakia | 205-553-3 |
| ECHA | 100.005.049 |
| CosIng | 33083 |
| RxNorm | 1311216 |
| UNII | 39M11XPH03 |
Antzinatik, kobre(II) azetatoa fungizida eta pigmentu berde gisa erabili izan da. Gaur egun, kobre(II) azetatoa zenbait konposatu ez-organiko eta organikoren sintesirako erreaktibo gisa usatzen da. Kobre(II) azetatoak, kobrezko konposatu guztiek bezala, distira urdin berdea igortzen du sugar batean[1]. Hoganita minerala da kobre(II) azetatoz forma naturala da, baina ez da mineral ugaria[2].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kobre(II) azetatoa kobre(II) oxidoa edo kobre(II) karbonato basikoa azido azetikoz tratatuz prestatzen da[1].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kobre(II) azetatoa agente oxidatzaile gisa usatzen da sintesi organikoan. Eglinton erreakzioan muturrean alkino taldeak dituzten konposatuak uztartzeko baliatzen da[3][4].
Cu2(OAc)4 + 2 RC≡CH → 2 CuOAc + RC≡C−C≡CR + 2 HOAc
Alkinoetako erreakzioen beste adibide bat da aminekin pasatzen dena inaminak sintetizatzeko[5]. Akrilonitriloaren hidroaminazioa eragiteko baliatu izan da kobre(II) azetatoa[6].
Kobre(II) azetatoak artseniko trioxidoarekin erreakzionatzen du kobre azetoartsenita eratuz, zein fungizida eta intsektiziada indartsuan den Pariseko berde izenekoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) Richardson,, H. Wayne. 'Copper Compounds' Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry.. Weinheim: Wiley-VCH..
- ↑ Hibbs, D. E.; Kolitsch, U.; Leverett, P.; Sharpe, J. L.; Williams, P. A.. (2002-06). «Hoganite and paceite, two new acetate minerals from the Potosi mine, Broken Hill, Australia» Mineralogical Magazine 66 (3): 459–464. doi:. ISSN 0026-461X. (kontsulta data: 2021-12-21).
- ↑ (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (kontsulta data: 2021-12-21).
- ↑ (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (kontsulta data: 2021-12-21).
- ↑ (Ingelesez) Vogel, Pierre. (2005). «Copper(II) Acetate» Encyclopedia of Reagents for Organic Synthesis (John Wiley & Sons, Ltd) doi:. ISBN 978-0-470-84289-8. (kontsulta data: 2021-12-21).
- ↑ (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (kontsulta data: 2021-12-21).