Kodiak uhartea

Koordenatuak: 57°28′N 153°26′W / 57.47°N 153.43°W / 57.47; -153.43
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kodiak uhartea
Datu orokorrak
Garaiera4.469 ft
Motauharte
Luzera160 km
Zabalera96 km
Azalera9.310 km²
Geografia
Map
Koordenatuak57°28′N 153°26′W / 57.47°N 153.43°W / 57.47; -153.43
Honen parte daKodiak Archipelago (en) Itzuli
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Alaska
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaKodiak Archipelago (en) Itzuli

Kodiak uhartea[1] (ingelesez: Kodiak Island; alutiiqeraz: Qik'rtaq;[2][3] errusieraz: Кадьякtranslit.: Kadʹyak) Ameriketako Estatu Batuetako Alaskako estatuaren hegoaldeko kostaldean dagoen uharte bat da. Shelikof itsasarteak bereizten du Alaska kontinentaletik. 9.311,24 km2-ko azalera du.[4] Kodiak uhartediko uharte handiena da, Estatu Batuetako bigarrena, eta mundu osoan laurogeigarrena. Uharteko komunitaterik handiena Kodiak izeneko hirian dago.

Arrantza eta arrantzaren inguruko janari-industria da uharteko ekonomia-jarduera nagusia. Itsas eta aire-armaden base bat dago hiriburuan. Uhartea 1763an aurkitu zuen Stefan Glotov errusiarrak, eta 1784an sortu zen lehen herria.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Kodiak, Alaska)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12 16 14 21 27 30 28 29 27 23 16 17 30
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2 2 4 7 10 13 16 17 14 8 4 2 8
Batez besteko tenperatura (ºC) -1 -1 0 3 6 10 12 13 10 5 1 -1 5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4 -4 -3 -0 3 6 9 9 6 1 -2 -4 2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -27 -24 -21 -14 -8 -1 2 1 -3 -14 -18 -23 -27
Pilatutako prezipitazioa (mm) 208 145 133 139 160 137 105 114 199 212 168 194 1914
Elurra (mm) 396 445 312 188 15 0 0 0 0 56 180 378 1971
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 17 16 16 16 17 15 15 14 16 16 16 17 191
Iturria (1): The Weather Channel (errekorrak eta prezipitazioa)[5]
Iturria (2): Climate Zone (besteak)[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) Counceller, April G.L.; Leer, Jeff. (2006). Kodiak Alutiiq Conversational Phrasebook. Alutiiq Museum and Archaeological Repository, 9 or. ISBN 1-929650-02-7..
  3. (Ingelesez) Drabek, Alisha Susana. (2012). Qik'rtarmiut Alutiit'stun Niugneret Kʀaasiirkii. Native Village of Afognak, vii or. ISBN 978-0-9858145-0-2..
  4. (Ingelesez) Dunham, Mike. (2010-08-02). «Turns out Kodiak is largest U.S. island, depending on viewpoint» www.adn.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  5. (Ingelesez) The Weather Channel. Average Weather for Kodiak, AK - Temperature and Precipitation. .
  6. (Ingelesez) Climate Information for Kodiak - Alaska - Alaska - United States - Climate Zones. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]