Kolberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolberg
Jatorria
Argitaratze-data1945
Jatorrizko izenburuaKolberg
Jatorrizko hizkuntzaalemana
Jatorrizko herrialdeaHirugarren Reicha
Ezaugarriak
Genero artistikoapropaganda film (en) Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena111 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Veit Harlan (en) Itzuli
Wolfgang Liebeneiner (en) Itzuli
[[Kategoria:Veit Harlan (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Wolfgang Liebeneiner (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Veit Harlan (en) Itzuli
Alfred Braun (en) Itzuli
Thea von Harbou
[[Kategoria:Veit Harlan (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Alfred Braun (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Heinrich George (en) Itzuli
Kristina Söderbaum (en) Itzuli
Gustav Diessl (en) Itzuli
Paul Wegener (en) Itzuli
Otto Wernicke (en) Itzuli
Claus Clausen (en) Itzuli
Paul Henckels (en) Itzuli
Horst Caspar (en) Itzuli
Irene von Meyendorff (en) Itzuli
Heinz Lausch (en) Itzuli
Kurt Meisel (en) Itzuli
Paul Bildt (en) Itzuli
Jakob Tiedtke (en) Itzuli
Hans Hermann Schaufuß (en) Itzuli
Franz Schafheitlin (en) Itzuli
Theo Shall (en) Itzuli
Margarete Schön (en) Itzuli
Greta Schröder (en) Itzuli
Otz Tollen (en) Itzuli
Jaspar Oertzen (en) Itzuli
Franz Herterich (en) Itzuli
Josef Dahmen (en) Itzuli
Werner Scharf (en) Itzuli
Fritz Hoopts (en) Itzuli
Herbert A.E. Böhme (en) Itzuli
[[Kategoria:Heinrich George (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kristina Söderbaum (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gustav Diessl (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paul Wegener (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Otto Wernicke (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Claus Clausen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paul Henckels (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Horst Caspar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Irene von Meyendorff (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Heinz Lausch (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kurt Meisel (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paul Bildt (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jakob Tiedtke (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Hans Hermann Schaufuß (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Franz Schafheitlin (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Theo Shall (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Margarete Schön (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Greta Schröder (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Otz Tollen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jaspar Oertzen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Franz Herterich (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Josef Dahmen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Werner Scharf (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Fritz Hoopts (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Herbert A.E. Böhme (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaWilhelm Sperber (en) Itzuli
[[Kategoria:Wilhelm Sperber (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaUniversum Film AG
Ekoizle eragileaJoseph Goebbels
EdizioaWolfgang Schleif (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaNorbert Schultze (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaBruno Mondi
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAlemania
Argumentu nagusiaNapoleondar Gerrak

IMDB: tt0036989 Filmaffinity: 731192 Allocine: 182238 Rottentomatoes: m/771201285 Allmovie: v27658 Edit the value on Wikidata

1945. urte hasieran amaitu zuten filmatzen Kolberg, eta korrika eta presaka estreinatu zuten urtarrilaren azken egunean Berlingo zine areto batean eta Arroxelako alemaniarren itsas basean.

Kolberg, nazi erregimenaren zinematografiako pelikularik garestiena izan zen. Gudaroste eta herritarren izpiritua eta morala igotzeko ekoiztu zen.

Veit Harlan eta Wolfgang Liebeneiner izan ziren zuzendariak eta aktore nagusien artean garaiko alemaniar zineko izarrak: Kristina Söderbaum, Heinrich George, Paul Wegener, Horst Caspar, Gustav Diessl, Otto Wernicke eta Kurt Meisel.

Filmak, Joachim Nettelbeck, Kolberg hiriko alkatearen istorioa kontatzen du. 1807an, frantses armadaren setioari aurre egin eta garaile suertatu zen heroiarena hain zuzen.

1943. urtearen amaieratik aurrera gudak hartu zuen itxura ikusita, erraza da ulertzen zein zen alemaniar gobernuaren helburua film hau egiterakoan. Hain zuzen ere, 1943an hasi ziren Kolberg filmatzen, Agfacolor pelikulaz eta garaiko 8 milioi markotik gorako aurrekontuaz.

Guda garaia izan arren, milaka soldadu ekarri zituzten fronte ezberdinetatik filma gauzatu ahal izateko. Negu eszenak filmatzeko, gatzaz betetako 100 tren bagoi baino gehiago eraman zituzten film kokapenetara eta azken eszenak Potsdamen zeuden Babelsberg estudioetan filmatu zituzten aliatuek hiria bonbardatzen zuten bitartean. Fronte ezberdinek atzera egin eta Alemaniaren mugak murrizten ari ziren heinean filmaren negatiboa hiri batetik bestera eraman behar izan zuten.

Guda ofizialki maiatzaren 8an amaitu zen alemaniarrentzat. Apenas inork ikusi ahal izan zuen zinemagintza naziaren filmik anbizio handiena. Kopia ia guztiak desagertu egin ziren eta patuaren kapritxoaren eraginez edo, gobernu nazionalsozialistak ikur bihurtu nahi zuen herria, poloniarrei eman zitzaien Potsdamgo akordioetan. Bertoko hiritar alemaniarrak kanporatuak izan ziren eta Poloniak Errusiaren mesedetan galdutako beste lurraldeetatik etorritako jendez bete zuten aurrerantzean Kołobrzeg izenez ezagutuko zen hiria.

Hamarkada batzuk beranduago negatiboa berreskuratu eta 1965. urtean proiektatu zen berriro Kolberg, bitxikeria gisa eta nazien propaganda zinemagintza aztertzen zuen dokumental batekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]