Potsdamgo Batzarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Potsdameko Batzarrean biltzartutako taldeko kideak: Clement Attlee, Viatxeslav Molotov, Harry S. Truman, James F. Byrnes, Ernest Bevin, William D. Leahy eta Iosif Stalin.

Potsdamgo Batzarra 1945eko uztailaren 17a eta abuztuaren 2aren artean Alemaniako Potsdam hirian dagoen Cecilienhof jauregian ospatutako batzar bat izan zen. Bertan parte hartu zuten herrialdeak Sobietar Batasuna, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak izan ziren, hain zuzen ere, hiru herrialde horiek Bigarren Mundu Gerran zehar Ardatzeko potentziak garaitu zituzten aliatuen artean boteretsuenak izan ziren.

Batzar honetan biltzartu ziren hiru herrialde horietako buruzagiak Iosif Stalin, Winston Churchill (gerora Clement Attlee) eta Harry S. Truman izan ziren.

Erabaki aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪Alemaniaren okupazioa dela eta, Kontrol batzordeak zaindu beharreko helburuak honakoak dira:

1. Alemania guztiz desarmatu eta desmilitarizatzea, eta gerra arloko produkziorako erabilgarri diren alemaniar industria guztiak itxi edo zaintzea. (...)

3. Alderdi nazionalsozialista eta beraren barruko edo azpiko talde guztiak deuseztatzea, erakunde nazi guztiak desegitea (...).

4. Alemaniaren etorkizunerako bizitza politikoa bideratzeko oinarri demokratikoa eta nazioartean parte hartzen duenerako lankidetza baketsua prestatzea (...).

5. Gerrako kriminalak eta sarraski edota gerrako krimentzat har daitezkeen plan nazietan parte hartu dutenak atxilotu eta epaitu egin behar dira (...)

7. Alemaniaren hezkuntza zainduko da doktrina nazi eta militaristak errotik kanporatzeko eta ideia demokratikoak indartsu garatu ahal izan daitezen.≫

Berlin, 1945eko abuztuaren 2ko adierazpena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Potsdamgo Batzarra Aldatu lotura Wikidatan